Mallabia (Bizkaia)

Eskolara joan aurretik esnea saltzera Ermura

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-045-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskolara Mallabira. Auzo-eskolak. Goizez esnea banatzera joaten zen Ermura eta asto eta guzti joaten zen eskolara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- … eta etzakixenat, hiru lekutan egoten zala?, behintzat e dantzalekuek.
- Eta umetan eta eskolara?
- Eskolara Mallabire.
- Mallabire etortzen zunan, jutalditxue euan ez?
- A zein neu?
- Bai.
- A gure ama be bai.
- Hire ama be bai.
Gure ama be Mallabire, ordu erdi.
- Ez euan eskolan, porke Artixen eta baeuen ez?
- Bai baiña trabes, ia bide zuzenik barik.
- Bai mendittik eta…
- Bai, bai baiña biderik ez, alrebezau, guk bide zuzenaue, beti Mallabire, Artixera sekule bez, ezeta bez, biderik jakin bez e, juten jakin ez hara, ez. Ta eskolan hasi ba horixe, geu baiño nausixauakin, etxekookin […] hasi eskolara eta Mallabixen, gero ia etxien beti, premiñie eta ba lehengo, goixez e, esnie partitzen Ermure bajatzen nintzen neu eta eskolia ez galtzeko ba Mallabire asto eta guzti, Ermun esnie partidu ta asto ta guzti eskolara, lotu eskolian ondun astue, da neuk urten arte, gero danok bueltan asturen ondoren etortzen nintzena zen bazkaltzera etxera.
- Pozik?
- Horixen, danak pozik astuan ondoren, gero han barriro atsaldin, ta gero ba bueno, hori buelta handidxek erein barik ba, aitte e berba eitten junan maistriakin eta partikularra emongo dostela atsaldien, goixez e Ermurekue ein eta atsaldien ba bestiek eskolatik urtetzen ebenien, ba partikularra, bueno beste batzuk be bai, lau, gitxi baiña beste batzuk be bai geratzen zittunan partikularrien, ta hantxe illundu arte eskolan.
- Orduan eskoal diñot, Eibartik eskolara goxerdire edo…
- Ermutik.

Egilea(k): Aritz Hoyos

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia