Mallabia (Bizkaia)

Ezkontza bat egin aurretik, "elizdeixe"

Ezkontza bat egin aurretik, "elizdeixe" <p>Ezkontza kontuak. "Elizdeixe". Hiru jaiegunetan zehar abadeak ezkontzaren berri ematen zuen elizan eta baten bat kontra egonez gero orduan ezkontza bertan behera gera zitekeen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-026-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkontza kontuak. "Elizdeixe". Hiru jaiegunetan zehar abadeak ezkontzaren berri ematen zuen elizan eta baten bat kontra egonez gero orduan ezkontza bertan behera gera zitekeen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, gaiñera, ezkontzia-ta ixa-ixa derrigorra izaten zan, ez? Lehen neska-zahar geratzia edo mutil-zahar edo...ondo ikusitta egoten zan?
- Segun zelako etxin euen. Gero zelako erreiña tokatzen zan be edo kuñetia tokatzen zan be edo kuñetua tokatzen be bai. Hor be aldia egoten zan. Nik dakit, neska bat elegantia Ondarrun. Ta, ba, ez eben mutillan etxekuk ez eben neskia ondo ikusten. Baserri ona [zien be], e, Berrittun, Berrittun. Ez eben ondo ikusten edo zerien, baiña, ba, neskiorrek eta mutillorrek be jarraittu eitten otsen. Ta eliz-deixek, lehen eliz-deixek bota biher izeten zin ezkontzeko. Ta batzuk ezkontzen zin hiru... hiru jaitten bota dirue eliztekin, ta beste batzuk bataz.
- Bueno, elixetan, ba, elixatik abadiek deittu eitten eban: "Bueno, ba, honetxen ezkontza bat da ta iñor kontra bada, ba, hiru egun barruen parte emon deixela, kontra iñor bada". Hiru jaitten hoixe abadik zertzen eban.
- Edo baten.
- Bueno...
- Ta hori be, hori Ondarrukuoi be, ba, aittek eta amak, neskian aittek eta amak hiru jaitten nahi, ta mutillek baten. Ta hortxe etara eben diskusiñue ta neskie bertan itxi eban, neskie elegantie zan baiña.
- Oin ez dao holakoik.
- Eta zelan esan detsazue horri? Osea, ohittura hori ze... "eliztei" edo...?
- Eliz-deixek, deixek. Esatie, ba, eliz-deixek.
- Elizteixek die horrek, ba...
- Deittu. Deittu da, ba, hoixe...
- Bai, bai, bai.
- Elizatik deitzen da, ba, kofradixan, herrixen edo, ba... ezkondu in da pareja bat, ezta?
- Abisua emoten zeben eta...
- E?
- Bai, hori da abisu bat emotia.
- Bai, bai. Oseake, elizteixe eta orduan ya jentiak bazekixan "honek ezkondu bihar dia eta protestaren bat edo zeoze badao"...
- Bai, "...badao, ekarri daixela, ba, haretxek elizteixek amaitzen diñetik, ba, hiru egun baiño lehen ekarri daixela".
- Baiña hori zuek ezautu dozue?
- Bai.
- Bai. Hori be bai, ta gure arrebak be hori ein eben. Ni... Ta geuk be bai! Ez arrebak, geuk be bai!
- Geuk be bai!
- Geuk be bai! Bai.
- Ta, ba, iñor agertzen ez bajatzu kontra, ba, ezkondu eitten za´ ta batenbat...
- Ta batenbat agertzen bada?
- ... batenbat agertzen bada, ba, akabo.
- "Akabo" ez dakiu...
- Edo "akabo" ez. [Izen] leike, bueno...
- "Zegaittik [dok]" edo "haugaittik" edo "horigaittik"... Bai, bai, izen leike.
- A! Beira...
- Bai, horrek [pasautakuak] dia...
- Ohittura hori ez neban ezautzen.
- Bai, ene!
- Jesus... Orduan, argi ibili bihar, ez?
- Bai.
- Batenbat etorri ezkero protestaka edo...
- Bai. Baiña protestie be hoixe da, nok ein dauen; ta etxeko familixekuk in biheko eban ta...
- Bai, eta arrazoi, fundamentuzko arrazoi bategaittik izan biharko da, bestela, gero...
- A! Bueno, bai, bai.
- Buo! Holakuk asko.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia