Mallabia (Bizkaia)

Toponimia; hidronimia

Toponimia; hidronimia <p>Iturriak; errekak. "Elgetzuko itturri zaharra". Sorbaldan makila bat jarri eta puntan "edarria" eramaten zen. "Orrospengo itturixe". Orrespengo baserria; izena nondik datorren (berez Pagoeta baserria da). "Eltzubiko itturrixe".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-020-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Iturriak; errekak. "Elgetzuko itturri zaharra". Sorbaldan makila bat jarri eta puntan "edarria" eramaten zen. "Orrospengo itturixe". Orrespengo baserria; izena nondik datorren (berez Pagoeta baserria da). "Eltzubiko itturrixe".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Basarrixan, orduan, bueno, inguruan zelaixak eta basuak eta... Itturri eta manantialik, halan, inguruan ezautzen dozuz? Lehen esan dozu aittittan-eta basarrixan bai, ez? "Elgetzuko itturri zaharra" edo...
- Bai, bai.
- Zeuek hemen, hemen inguruan...?
- Guk hamen... hau lelehelengo hau etxiau in zanien ez euen urik. Ta hamen gure etxetik beste berrehun metrora euen errekatxo bat, "Errekatxue" esaten geuntsen, erreka txikitxo bat. Handitxik ekarten zan egur bat lepuen --gure aitta ta ama ikusten nittun--, ta puntan, egurrien, galdara bat ipinitte: "edarrie". Hortxe museuen duket, edarrie esaten jakona. Edarra bat han, ta bestekaldien beste bat. Edarrie da: goixe duke estuaue ta behie zabalaue. Ta, han, harek goixe estuauek, baibenien, ure, tapaik zelan ez duken, urtetzen ez dotse isten, estuaue da ta. Ta pixkat urtetzen baeban ze ipintten jakon bakizu han edarriai puntan? Idie. Ida berdiek hartu, sartu han, ta idiek ez dutse mobitzen isten, ta harekin ekarten eben. Ta oin hori ure ekarten gendun hori errekatxue-edo ya desaparezidute da´.
- Ene! Sikatu ein da?
- Ez da´. Eske piñuek txupau eitten dau. Hamen asko. Nik ezautu dittudanak beste bat be bai hor harutzatxuao be bai beste bat, itturri bat. Harek bastante aguantau eban. Ointxe kamiñuau in zanien ein eben barrenuekin-ta ya zertu eben, desaparezidu eben. Jun in zan, ze hain euen behien, ta in ebenien barrenuek-eta, urek barrenuek-edo in ezkero, grietak-edo esaten dana zartatik alde eitten dau. Urten eban harek be. Baiñe hor beuen bat.
- Eta hango itturrixan izena gogoratzen dozu?
- Ez, hari "Eltzubiko itturrixe" esaten geuntsen, Eltzubiko itturrixe". Bueno, Eltzubikue bestie, hau "Orrozpengoko itturrixe". Orrozpengo. Baserri bat euen hor izena eukena Orrozpengo. Horrek be ze esan gura dauen esango dotsut.
- Bale. Itxoin, e! Momentu bat. Ia, esan destazu: "Orrozpengo itturrixa", baiña gero, "Eltzubiko itturrixa".
- "Eltzubiko itturrixe" beste bat.
- Ze zeren gertuan edo?
- Bai. Handik beste bostehun metrora.
- Orduan, "Elgetzuko itturrixa" bat zan zeuena, gero "Eltzubiko itturrixa"...
- Ta Orrozpengokua.
- ... eta "Orrozpengo itturrixa". Eta aber, basarrixan historixia, ze...? Bai, izena kuriosua da, bai.
- Orrozpengokue da, hori baserrixoi ein ebenien, hori lehen esan dotenoi euen, ba, Bentie. Lehen esan dot, ba, Trabakua ta Bentie? Ba, harek orduen ipini etsen horri izena, ze zelan euen bertatik lasterrien, "Hor ez bengo". Horrek esan gure dau "Si no estarías ahí" erderaz. "Hor ez bengo. Hor ez baengo. Hor ez bahintz egongo" esan gure dau. Ba, "Orrozpengo", "Hor ez bengo". Ostantzien, izena dau berak basarrixek "Pagoeta".
- Oseake berezko izan da...
- Berezko izena: "Pagoeta".
- Pagoeta.
- Ipini etsena. Baiñe gero horrek beste baserrixok eta hor ipini etsen "Orrezpengo".
- Kuriosua...
- "Pagoeta". Ta "Pagoeta" dau izena, ipinitte duke izena, ze itxurie behien, hartu etsenien etxien basie --basie, ba, zimentaziñue-- zimentaziñue, ba, pago --lehen esan dotena-- pago-arbolak, pago trotxuekin behie hartu euen itxurie. Ta "Pagoeta" hagaittik ipini etsela entzunde nik gure aittei-ta. Basie etxie eitten hasteko, plataformie esan gure dana, pago mokorrekin, esan gure dana, pago-zatixekin-ta --lehen esan dotena, buztarrixe eitteko-ta tronguekin, erdittik ebaitte-- harekin ein ebela, ta hagaittik ipini etsela izena "Pagoeta".
- Orduan, azkenian, basarri-izenak eta historixa haundixa dake, ez? Hemen inguruan, sobretodo...
- Bai!
- Basarri izena eta gero, gaiñera, beran gatxizena.
- Gatxizena. Hamen behien zerien be...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia