Mugarriak eta baserritarren arteko tirabirak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-020-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Mallabia.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko uztailaren 07a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: MAL-020/012
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Natura » Meteorologia , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
- Oin mujoiak-eta aittatzen dozuzela, lehen inportantia izango zan, ez? Basarrittar bakoitzak beran terrenua ondo markauta euki ta basuan sobretodo...
- Ta lehen basarrittarrekin, gaiñera --oin be igul egon leike, ezta? Baiñe-- lehen asko egoten zien ya zerak, liuk be bai mujoiekin. Ya disputak-eta: handik dala, hamendik dala... Bestiek igul mujoie barik zera... izeten zan --nik aittei-ta entzunde, gaiñera-- mujoie be bai, baiñe izeten zan arbolie urkixe. Urkixakin be bai eukitten eben itxurie euren [linderuan] direziñua. Urkixekin, urki-arboliakin.
- Eta, bestela, ze izaten zan mujoia, harri...?
- Harrixakin.
- Harri diferente bat, gaiñera, ez? Bertan tokixan egoten ez zan harri bat...
- Harri bat. Ta gero, harrixai azpixen zulue indde sartzen zan lekuen --nik aittei entzunde-- sartu biher zan egur-iketza, egur-iketza zati batzuk edo, bestelan, teilla zati batzuk, han azpixen. Zulue ein ha harrixe sartzeko --honako zulo bat igual-- ta egur-iketza edo teilla zati batzuk, ta gero harrixe. Ta gero lurrakin. Ha zan [instinto] bat; ya gauza diferentie jakitteko gero etaratzen bazan harrixe, ba... ze esango dot nik? Burdi batekin-edo etaratzen bazan be, ba, jakitteko gero nun eozan. Atxurrakin hasi ta, ba, topatzen zendun ha iketza edo ha teillie ta zenkixen hantxe zala mujonerie.
- "Mojonerie" esaten detsazu?
- Bai, "mujonerie". "Mojon", guk "mujonerie". "Mujonerie", "mujoi-tokixe" beste batzuk esango dotse, baiñe guk "mujonerie" esaten gontsen.
- Orduan, "mujoia", baiña, zeri esaten detsazu, harrixari?
- Harrixai.
- Eta "mujonerie"?
- "Mujonerie", ba, tokixe.
- Orduan, bai harrixa edo urki-arbolia be esan dozu erabiltzen zala...
- Bai, urki-arbolakin be eitten eben batzuk, eruten eben euren mujonera moduen zeroi.
- Ta liuak-eta egoten ziala...?
- Bai! Mujonerie dala ta ez dala... Neu be iños entzunde mujoiegaittik hasarratute ta...
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!