Ama neskame egondakoa Bilbon; etxean apopiloak hartzen zituzten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-018-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ama neskame egon zen Bilbon. Erdaraz oso ondo zekien. Baserrian izan zituzten apopilo erdaldunekin oso ondo ulertzen zen. Maistrak eta abadeak hartzen zituzten etxean.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Mallabia.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko ekainaren 20a
- Iraupena: 0:02:45
- Erref: MAL-018/009
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Euskara » Euskararen egoera , Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
- Orduan, aitta gerran egondakua… edo soldau.
- Bai.
- Eta, ama, kriada Bilbon.
- Bai, ez dakit etxe baten edo gehixautan egon zan. Dakit, ta, gaiñera, gauza… gauzie ikesi ein eban, e! Hak ekixen gauzie… kozina modure, ta... esan gure dot: ekixen biherrien. Biherra, etxeko martxie, ez “como madre de casa”, hori, ba, zan... ikesi. Ikesittekue. Ikesittekue.
- Erderaz be ikasiko zeban.
- Bai! Baitte baitte, baitte! Erderaz perfektamente ekixen hak, bai, bai, bai. Hagaittik gurien egoten zien ba apopilluek! Danak izeten zien erderazkuek, danak. Euskeldune hauxe, Ariztondo.
- Bai, ez? Bestela maistra eta abade guztiak kanpotarrak eta…
- Ez, abadiek euskeldunek. Abadiek e… Bai, danak, danak. Aber, aber… Bai, danak, danak euskeldunek; hamengoxe Arratixekuek, ta… bai, Lemona, Iurre… Arratixekuek, hamenguek, hamenguek, bai.
- Orduan, maistrekin behintzat eingo zeban erderaz, ez?
- E… baiña bixek batera ez zien sekule egon, e! Maistrak egon zienien abaderik ez gendun hartzen.
- Bai, bai, gaiñera…
- Ez, ez, formal, e! Hori be holan da. Maistrak egon zien, bai, lau bat behintzet bai, hango ta horko, ta azkenengue maistrie eon zan. Abadiek e… abadetxie e... eurek arreba bat-edo ekarteko modun eukenak abadetxie euken eta hara etortzen zien bizi izeten. Baiña beste batzuk, ba, hogeta hiru urtekin abade ein ta, mutikotxuek, ta harek igul ez eban eukitten iñor ta harek gurera… gurera etorten zien. Hemen esaten otsien, hemen, Trabakun, hemen preguntatzen eben. Hor “La Esperanza” autobusien bajatzen zien ta, ba, direkziñua ekarriko eben, Trabakua […], ta hamen galderak, aber nun geratu leiken apopillo. Hona etorteko, ba, oiñez... neguen-ta ezin, ezin, kilometro bi eskas ta, ba, bueno, txarto. “Jun zaittez Martzelengana, Goikoetxera” ta danak hara ta hartzen genduzen.
- Bai, ez?
- Hartzen genduzen ta han egoten zien. Oin, lehenengotik esaten jakuen, e: “Gurien gero… gurekin familixie formau biher dozu ta hau etxe zahar hau [adaptau] biher dozu /biozu/ ta holan izen biher dau /bidau/, e!”.
- Jateko dauena hori da…
- Ta “Bai, bai, konforme” ta “konforme”. Komune, adibidez, ba, oholezko komune, alturiakin, holakoxe altura bat, jarri… jarri modure egoteko, ta… komune; handik ikuillure, kortara, juten zan zera, zikiñe, ta… Enfin.
- Baiña adaptatzen zian, ez? Konforme egoten zian.
- Bai, bai, bai. A! Konforme ez euenak ez euken zereiñik han!
Egilea(k): Oihane Garitagoitia Dominguez (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!