Mallabia (Bizkaia)

Baserriaren egitura; aurrerakuntzak

Baserriaren egitura; aurrerakuntzak Baserriaren egitura bera umea, gaztea zela. Egurtokia; arditokia. Ur-korronterik ez zuten artean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-018-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserriaren egitura bera umea, gaztea zela. Egurtokia; arditokia. Ur-korronterik ez zuten artean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta basarrixak, esan dozu, distribuziño ona zekala. Habitaziñuak eta…
- Bai, bai. Ba, esaten dotsut, zer bat, portal bat, ez zera, e? Oingo zera, hori harrizko harri edarrok eta horrek ez, e? Holako… korriente bat. Portal haundi bat euken. Egurtokixe ezkerrien eskumako ate haundi batekin, esan dodana, arditokixek, haundi bat. Haundixe, e! Bai, bai, han berrehun ardi sartuko zien. Guk ez gendun sekulo berrehun euki, eukiko genduzen, ba, berrogei edo holako bat.
- Bai, baiña kapazidadia…
- Baiña kapazidadia beuken harek. Handik mailla bi, akordun [duket] ondo, hiru mailla, hiru. Sala bat, sala majo bat, holantxik ezkerrien ate batekin kuartu bat. Mutillen kuartue, e? Mutillena, ze mutil mordue giñen ta han ohe biko gelie, kuartu bat. Eskuman beste ate bat sukaldera. Sukaldie beheko sue, e? Beste gauzaik ez, e? Beheko sue ta ure… errekan. Ura… Ta handik gero eskumara sala edar bat; bai, sala majo bat euken. Ta salian parien hiru ate filan holan ta hiru kuartu filan eukezan. Distribuziño politte euken. Zaharra zala. Zaharra akabo zelakue! Ez dakit nik…
- Aitta zan bertakua?
- E?
- Aitta zan bertan…?
- Bai, bertan jaixue zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia