Mallabia (Bizkaia)

Gereako auzo-eskola

Gereako auzo-eskola <p>Gereako auzo-eskolara joan zen umetan. Bizkaiko Foru Aldundiak egindako eskola. Aldundiaren laguntasuna. Zazpi urterekin hasi zen eskolan; gerra hasi zenean eskola amaitu egin zen. Maria Aristondo izan zen Gereako eskolako irakaslea. Eskolan bertan sukaldea ere bazuten. Dotrina.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-016-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gereako auzo-eskolara joan zen umetan. Bizkaiko Foru Aldundiak egindako eskola. Aldundiaren laguntasuna. Zazpi urterekin hasi zen eskolan; gerra hasi zenean eskola amaitu egin zen. Maria Aristondo izan zen Gereako eskolako irakaslea. Eskolan bertan sukaldea ere bazuten. Dotrina.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolara...
- Eskolara, ba, eskolie Gerien. Handik, geure auzunien Gerien. Gerena edo Geria. Ta eskolie hantxe eukitten gendun.
- Eskola ona, gaiñera, ezta?
- Eskola ona. Kakatzie ta bidiek eta txarrak, baiñe eskola ona.
- Esan zenduan, gaiñera, diputaziñuak-eta ipinittako eskolak ziala...
- Bai. Horrek "Escuelas de barriada" diputaziñuek ein zittuen Bizkaikuek oin dala larogei urte ingurue. Ze urte izengo zan... "año veinte"? "No, veinte no", antxiñaua. Ba! Holakon baten. Diputaziñuek ein zittuen Bizkaixen, ta herri gehixenetan, e! Danetan eingo zittun, seguramente danien. Mallebixen daz hiru barriadako eskola.
- Zeuen auzuan bat...
- Gerie.
- Eta bestiak ze auzotan?
- Bestie Zengotita, ta bestie Berano, "barrio Berano". Hortxe.
- Diputaziñuak, orduan, lan haundixa ein zeban, ez?
- Bai, diputaziñuk lan haundixa eitten eban. Ta berak bialtzen zittuen materixala be eskoletara: liburuek eta... Liburuek eta guk pozik ikusten genduzen lapitzen bat edo holakuek be. Ta baitta --sukaldie baeuken bai eskoliek, ta-- sukalderako iketza-ta diputaziñotik etortzen zien. Bai. Ta mapak-eta. Mapak. Guk euki genduzen modoko mapak nok eukitzen dittu, ba?
- Hori, ba.
- Bai.
- Bai, bai. Gaiñera, holako eskolak, normalian, gauza gitxitxo ta bueno, liburuak be banaka batzuk baiña...
- Bai, liburuk. Ointxe be ni [sarri] akordatzen naiz, liburutxuk... Ez genduan gorde be ein. Apurtuko zin han, baiñe liburuk ta mapak... Ta honako mapa bat euen, zelan esango dotsut, ba, nik? Igeltsuzkue, e! Holan, hor gaiñien ipinttie moduan. Ta harek markatzen zittuen, nahi badozu itsosue, nahi badozu kostie, nahi badozu isla bat... Harek danak markatzen zittun. Badakizu zer [dien] horrek ikasteko? Jo, onak! Onak, e! Onak zien horrek.
- Zenbat urtekin hasi ziñan eskolan?
- Eskolara? Zazpi urte edo holan. Eukiko nittuan zazpi urte. Baiña, neskatue be txikitxue, kaskartxue ta urrin jun biher eskolara ta... Ta gero gerrie etorri zan ta gerriekin, ba, eskolie itxitta egon zan.
- Orduan, akabo.
- Ordun akabo. Gero, beste kurson bat edo eingo naben Berrizen, Berrizko kolegixuan.
- Gerra sasoian edo gerra-ostian?
- "El año... treinta y nueve". Ez dakit [zer]. Ba, gerria amaittu zanien ixengo zan. Ez dakit. Horixe.
- Ta maistria? Gogoratzen dozu maistrian izena?
- Maistria? Bai. Maria Ariztondo. Haxe egon zan luzeruen Geriko maistria.
- Eta ze rekuerdo dakazuz? Asko ikasi zenduan? Gogorra zan?
- Ona, ona. Maistra ona. Euskeldune ta... Euskerazko materixalik be ez euen. Hori ez. Baiña harek berak kuadernuk berak eskribidute --Bizkeiko mendixek eta Bizkeiko gauzak-eta-- emoten oskuzen. Berak prestaute. Euskerazko materixalik ezebez.
- Baiña berak prestatzen zittuan?
- Berak prestauta zeozertxo. Dana, eitten eban ahalegiñe, berak. Baiñe dana erdera ikesi gendun, dana erdera.
- Baiña berak zeueri euskeraz esaten zetsuen zeoze ta...
- Bai, euskeraz, euskeraz eitten oskun.
- Zeuen artian be...
- Bueno, erdera be bai, ezta? Erdera be eitten zan, baiñe geure artin euskera. Baiñe bueno, ondo.
- Nungua zan bera?
- Eibarkue. Bai.
- Eta ze juaten zan, Mallabira egunero? Edo bertan egoten zan?
- Bai, bertan. Geure etxien egoten zan. Bai, Maria.
- Orduan halako... Estilatzen zan, ez? Maistria-edo kanpotik etorrittakua bazan, basarriren baten...
- Bai, basarrixetan be egoten zien beste maistra batzuk. Edo Bilboko... Bilbo aldekuek edo, sarrittan, Bilboko maistrak, ba, eskolia han onduen euan baserrixan edo holan egoten zien. Bai.
- Eta esaten dozu eskolan bertan sukaldia [...].
- Bai, bai. Guk han babak be egositta jaten genduzen.
- Lapikotxua eruaten zenduen etxetik?
- Ez, lapikotxua etxetik ez, babak. Ta urdai zatitxue [honan]. Noberana ezautzeko hari gorrixaz edo hari berdiakin-edo lotute, babak jandakun jateko. Ta pozik.
- A! Bai, e?
- Pozik!
- Eta zeiñek prestatzen zittuan han, orduan, babak?
- Maistriek ipintten zittun ta... Berak. Ta beste batzuk lagundu. Gero guk, ba, ontzixak garbittu ta holako bihartxuek ein ta...
- Eta ze izaten zan eskolia, goizez eta atsaldez?
- Bai, goiz ta atsalde. Goiz ta atsalde.
- Zapatuetan be bai?
- Zapatuetan bai. Eguenetan atsaldie jai, eguen atsaldie jai. Ordun hori izeten zan. Eguerdixen -elixie da han, elixatxo bat, oin be bada han-- dotriñara. Eguerdixen dotriñara.
- Egunero?
- Ez dakit, ba, nik egunero jungo giñen. Igul ez. Hamaika terdixetatik hamabixetara edo eukitzen gendun dotriñie elixan abadiakin.
- Hori ze izaten zan, ya jaunartzia eitteko sasoian?
- Bai. Abadiakin dotriñie ta holan, jainkuan legeko aginduek eta gauza danak ikesi ta horixe.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia