Mallabia (Bizkaia)

Trabakugoiko taberna

Trabakugoiko taberna Tabernara nor joaten zen: baserritarrak; harakinak... Ondarroa eta Bilbo arteko bidea egiten zuen autobusa ere bertatik pasatzen zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-016-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Tabernara nor joaten zen: baserritarrak; harakinak... Ondarroa eta Bilbo arteko bidea egiten zuen autobusa ere bertatik pasatzen zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ezautuko zenduan tabernia, jentia, mobimientua... ez?
- Bai, beti. Beti. Ordun diferente zan: jente guztixe oiñez ibiltten zan. Ez euen... Batenbat bizikletan edo holakon bat bai, baiñe oiñez. Ta iguel etortzen zien baserrixetara, ba, karnazeruek, Eibarkue edo Durangokue edo, ba, txahalak ikusten --aber zelako txahalak deukozen erosteko-- edo beste baserri batzutara, ba, arbolak ikusten --lantaixek-eta erosteko--. Holako jentie.
- Eta bertatik pasatzen zian eta...
- Harek, ba, iguel eitten eben jatordutxo bat edo batzuk gaba be bai. Hara urriñeko baserrin batera jun ta, ba, bueno, bertan geldittu lo eitteko. Hurrengo egunin jun.
- Orduan, lo eitten-ta geratzen zian?
- Bai. Autobuse bai. Autobuse beti egoten zan Bilborakue.
- Umetan be ezautu zenduan?
- Beti ezautu dot. Ondarroa-Bilbao. Hori betiku zan.
- Eta jentia, oiñezian, batetik bestera pasatzeko ta batzutan gaba pasau bihar...
- Bai. Berandutu eitten bajakuen, ba... gaba pasau ta hurrengo egunien juen. Batzuek hori.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia