Gaixotasunak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-016-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Mallabia.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko azaroaren 12a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: MAL-016/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
- Orduan, [gaiñera], gaixotasunak halakotxiak zian, ez? Gripia be, gripe-sasoia egon zanian fuertia jente asko hil zan, ez?
- Bai. Hor esaten dabe gripe bat egon zala, [...]? Europa guztixen egon zala? Ez dakit zelan zan hori. Jente asko hil zala. Hil jente asko ordun sasoien edo urte horretan. Gripe-denporie esaten jakon. Gure amak-eta esaten eben: "Enee, beste mutil bat euki eban eta gripe-denporan hil zan". Ta beste bat, ha be gripe-denporan. Gripe gogorra.
- Orduan, zuek entzuten zenduen . Amak-eta esaten zeban, ez?
- Bai, bai. Ta orduen hiltten zienak izeten zien tuberkulosuek. Ez euen ezebe hori kentzeko. Ezebez. Tuberkulosisa eukena, lehentxuao, gerotxuao, hil.
- Gripe-denpora horretan Mallabixan bertan hildakorik eta...
- Zerekin?
- Gripiakin.
- Ez dakit nik...
- Entzunda edo ez?
- Ez dakit. Hori gripe-denporiori ni baiño aurreraokue zan. Baiñe bai tuberkulosisakin Mallebixan be. Nik ezautzen dot etxe bat -bueno, antxiñe, e!--, ba, batenbat euken gaixo horrekin. Ta umiek etara ein zittuen; beste umiek kanpora etara, senideren bati edo etxe batzuetara. Kontagiosua zan ta...
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!