Mallabia (Bizkaia)

Irakasleak kanpotik etorritakoak ziren; baserrietan apopilo egoten ziren

Irakasleak kanpotik etorritakoak ziren; baserrietan apopilo egoten ziren Pedroren garaian eskolan izaten zituzten zigorrak. Ezer gutxi ikasi zuen, eskolara ez baitzen askotan joaten. Irakasleak kanpokoak izaten ziren eta apopilo egoten ziren baserriren batean.
Pedroren garaian eskolan izaten zituzten zigorrak. Ezer gutxi ikasi zuen, eskolara ez baitzen askotan joaten. Irakasleak kanpokoak izaten ziren eta apopilo egoten ziren baserriren batean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zeintzuk zian maestrak zeure denporan? Zeuen denporan zeintzuk...? Akordatzen zarie izenen batekin edo? Mallabikuak ala kanpotarrak?
- Ez, kastillanak jeneralian.
- A, bai, e?
- Bai. Nik hurren-hurrengua Mallabikua egon zan, baiña hori honen, arreben,-ta sasoian, Kontxita hori. Nik hurren-hurrengua Durangokua ezautu naban, morena bat. Ta bestik Tolosa [edo], auskalo nungue zan, ta mordo bat pasau be in zin hor. Bueno, pasau, ba, nik itxi ta gero.
- Bueno, horrek, ze esango dotsut nik? Ba, destinau eitten zittuen, ta batek eingo eban igul [udaldi] bat, ta hurrengo urtien beste bat.
- Bai, ez ziala hemen geratzen...
- Ez. Ta holaxen..., baiña orduen bideik be ez eguen ta etorri ta bertan egoten zin apopillo basarrin baten.
- Basarrixan bertan, e?
- Bai.
- Hortxe, Guenengun edo Barrenengun ta Elizburun be luze egon zan.
- [...] Barakaldokue edo nungue zan, Guenengun, ta urtiek, hak erun zittun bost urte. Ta bestekaldien --Guenengue bizitza bikue d]--, bestekaldin, Jesusa esaten jakon bat, ha luzero egon zan hor. [Makal] zala edo ez dakit zer ta hemen [pasatzen zan], neguen-ta paraje hotza ta gogorra da hau, ta harek be ein eban egotaldi bat. Ta gero Maruja [Goietxen].
- Han egoten zien horrek? Baitta Kaperotxipi, Donostikue zan, [...].
- Horrek ya zure sasoikuak dia, ez?
- E?
- Kaperotxipi eta horrek ya zure sasoikuak... Zuk ezautu zenduzenak?
- Bai, bai.
- Horrek ez, ez. Nik esaten dittudanak nire denporakuek zin. Horrek bestiek...
- Zaharrauak, bai.
- Kaperotxipi ya...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia