Ur-korrontea baserrian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-012-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Mallabia.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko abuztuaren 04a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: MAL-012/007
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura
Transkripzioa
- Eta ura, ur korrientia etxian?
- Pedro: Ure baldaka.
- Eta zuk noiz ezagutu zenuen?
- Maria: Ure?
- Bai.
- Pedro: Ure años zinkuentan ekarri zan, hori guk. […] ta hemen pozo handi bat euen ganaduntzat-eta, hementxe berton, bua, beste, hor handiko sakonin dau beste pozu moduko bat, beidxek eta sokiaz, txahalentzako baldiaz bide batez ta, edateko ure ba Ibarrara-edo, han itturridxe ta hara mutiku ta neskato ta horreta.
- Hamen errekarik e?
- Pedro: Ez, errekie hor behien, baiña ttattarra, erreka ttattarra, estu.
- Izena?
- Pedro: Horrek ez dauko izenik.
- Errekatxua.
- Pedro: Bai. Beheko errekastua-edo. Gero, hortik beheraku, ba artibai-edo ez dakitz zein dan hori beste erreka handitxuaue.
- Eta putzuak zer ziran?
- Pedro: Ezebez, posos, posos, biditatik beteten zan euridxe etten banin, ta ur asko hartzen ban hak pozuk e, ganauek sartute pekotzat ta gehixa […]. Ganauntzat harek ez ban balidxo besterik.
- Maria: Oingo moduko ur garbidxe ez pentse, lelengo sartzen ban ganauek hankakin zikintzen zeban eta ba bestiek haxe edan biher ya.
- Pedro: Ta ganauek be garbidxe da ta garbidxe da ta aurrera, aurrera, aurrera, aurrera ta…
Egilea(k): Ander Astoreka
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!