Mallabia (Bizkaia)

Bedeinkazioak

Bedeinkazioak <p>Abadeek herritik bedeinkatzen zituzten soroak. Garizuman, gurutzeak bedeinkatzen ziren. Ur bedeinkatua. Trumoiaren beldur.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-011-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Abadeek herritik bedeinkatzen zituzten soroak. Garizuman, gurutzeak bedeinkatzen ziren. Ur bedeinkatua. Trumoiaren beldur.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Abadiak ibiltzen zian soluak-eta bedeinkatzen? Halakorik entzunda dakazu?
- Ez. Eurak Mallebittik be... Lehena´ esaten eben, baiñe herrittik bedeinkatu.
- Herrittik bertatik?
- Bai, ta halan bedeinkatu. Ta gero kurutziek ekarten zien. Hiru kurutza... Zein egun? Garizuman eitten zien kurutzak bedeinkatu. Txortie ein, kurutzatxue ein, holan, gora egurrekin, holan sartu... bedeinkatzera eruten zin erremu egunien. Ta gero bedeinkaziñuen abadiek handik hillebetera-edo etxe... Baiñe Mallebittik, e! Ta, holan, etxien sartu hor, han... Ta noberak.
- Soluan?
- Bai.
- Gero, atian ipintzen zan zeoze?
- Baitte!
- Garizuman, be bai?
- Ba, orduntxe ipiñi ta kittu. Dauela! Ataixen be bai, holan, ereiñotza ta erramue, txortatxue, holan, bentanian eskiñatxuen-ta be bai. Dotore!
- Eta ur bedeinkaturik?
- Ur bedeinkatue beti egon da ointxe arte hemen.
- Bai? Ibiltzen ziñazien garizuman ura, ur bedeinkatua, partitzen?
- Bertatik ekarri! Guk Mallabittik ekarten [...] ur bedeinkatue. Oin be egoten da hemen, Mallabixen. Partitzen dabe garizumako azkenengo domekan edo; bedeinkatzen dabe, orduntxe ipintten dabe danak hartzeko, herri guztik. Oin be bai, e!
- Eta lehen ze izaten zan hori, sagraua, ez? Kurutziana ta...
- A! Bai. Oin kurutzaik-eta ez.
- Basarrixetan ezer txarrik ez pasatzeko ta...
- Bai, trumoiandako-ta esaten eben.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia