Antzinako bizimodua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-011-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Donatz baserria zelakoa zen. Sukaldea. Jatekoa baserrian. Artilearekin egindako koltxoiak
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Mallabia.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko uztailaren 27a
- Iraupena: 0:03:50
- Erref: MAL-011/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Eta basarrixa, Donatz esan dozu, zelakua zan? Habitaziñuak-eta zelan zekazen?
- Txikitxuek eukezan, baiña ez eukezan txarrak. Oingo modun kristelakin-ta ez, baiñe ba ez zan... txarra ez zan. Ta gero barrixe ein gendun ni [...] barrixe, barri-barrixe.
- Eta sukaldiak beheko sua eta...
- Beheko sue bakarrik. Ta gero, bentanatxo baten, bentana bat, holan, zuluekin --ahaztuta [deuket] zela esaten jakon, ez dakizu?--han prasie-ta bota ta eitteko. Holan, bentanan... Ahaztuta [deuket] zelan esaten jakon. Holako zertxo... honako zer batzukin parajetxo bat egoten zan, ta hara bota prasie ta han eitten zittuen gauza fintxuauek; zopie edo, egosten denpora askuen. Ta horrek eitteko ya bentanatxo bat euen ta haintxen bentanan... Ha, han, beittu hara! Halako txikixe, baiña burdiñezkuk, e! Ta haintxe behera botatzen zan beheko sutik prasie.
- Oseake, kozinatzeko...
- Bai, behintzet, eta... gauza batzuk kozinatzeko haxe. Ta, bestelan, beheko su´ ta akabo.
- Eta gero, beheko suan ze egoten zan? Lapikua, treberia... Ze eukitzen zenduen holan...?
- Lapikue. Erremolatxie egosi [be] behixendako, lapikue egosi; ta, ba, parrillie, holan, sagarrak erretzeko holako haundixe, han sagarrak erre; babak egosi... ba, jateko guztie haintxe. Ta gero, holan, atzera eta´ prasie, ta han ipintzen zan kazuelie edo gisautxue edo... zeoze euena, ezta?
- Orduan jatekua-ta ze izaten zan, egunero-egunero ze bazkaltzen zenduen?
- Babie gehixenien, ta domeketan garbanzue. Baba zurixe edo gorrixe, beti haxe.
- Eta gero gabian?
- Esnie! Talue edo morokille, artue ta esnie; berakatz zopie; ta gaztaiñie "todo el año".
- Bai? Hau gaztaiña-tokixa da?
- Hau hemen... ha gehixa´ hau baiño.
- Baiña gaztaiñia...
- Gaztaiñie ona, bai, bai. Erre holan...
- Tanboliñian edo...?
- Bai, badakizu, e!
- Eta gaztaiñia erretzeko zeoze eitten zetsazuen? Holan, moztu pixkat edo...?
- Berak eukitzen zittuen zuluek-eta, ta [guk], holan, buelta emon. Han erre ta gero eta´ [...] han behera zeozen gaiñera, ta haintxe, ipini mahaixen ta jan.
- Eta sukaldian ze gehixao zeuan? Beheko sua, esan destazuz...
- Fregaderie beti. Ta ontzixek eukitzeko be bai. Bai, bai, guk ezkatza, etxie, politte euki gendun.
- Kortarako leihorik edo... Kortia bistan, sukaldetik bistan...? Ez?
- Atie.
- Atia?
- Zarratute ta atie [bai] pasatzeko, ezta? Baiña atiakin, e! Kortie bistan ez, e!
- Umetan edo aittari, edo amari, entzunda danak habitaziño bakar batian lo eitten zebela?
- Horrek guzurrek. Nik ez dakit, ez dakit holakorik.
- Zeuenian...
- Et, et. Bai, bai, bai...
- ... umetan ya habitaziñuak.
- Bai, bai, bai. Hiru habitaziñotxo euken ta haintxe arreglatzen giñan danok.
- Koltxoiak-eta zelakuak izaten zian?
- Ba, koltxoiek... zenbat denpora da kendu zala onak? Ardixan laniakin eitten zien. Baiña koltxoiek onak, e! Guk ardixek geunkezan, ta koltxoiek onak, e!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!