Mallabiko antzinako kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-005-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Mallabiko euskara - Pello Mugarza
- Data:
- Iraupena: 0:02:21
- Erref: MAL-005/017
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
Goittako beeko esparrun, Onandiko beixek beti sartze sittuan. Eurek gari ebatetako gordeta eukitte juen a basue ta beti Onandiko beixek barrure.
Iñusiñako Basilion amak esan egun baten Úxarteko osabiai:
-Oin be Ónandiko beixek suen esparrun an das, ba!
Jun Úxarteko osabie ta beixok bájakarrasen etxa ta, Ónandikuk solo lusien gari ebaten. Diar ei(n) jutzek beixek etxa dakasela euren esparruen egon diela ta. Eta ei jutzen an jardun bat. Júmari Ónandikuek. "Nekabuen Dios" esan ei juan da abisauok beeti(k) gora. Antoni sanak beetik alako kalamatrikaik, seguru, te Uxarteko osabiek esan ei jutzan:
-Banator beerago, émendik estot eser entzuten da.
Abixau ei suan Úxarteko osabie beera ta, ostabe aren jardune seguru, beetik.
-Ixillik ego(n) saitte seure agin aundixokin- agiñik bape es ei jeukan, ba- Ixillik egon saitte seure agin aundixokin- esa(n) jutzek eta:
-Banajaukesak naixa neukek ire potru(k) paiño.
Egilea(k): Pello Mugarza (Orraittio Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!