Mallabiko antzinako kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-005-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Mallabiko euskara - Pello Mugarza
- Data:
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: MAL-005/012
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
Oin urte asko, Gomesian, enpalmian onduen, kéixak jeuasen edarrak. Ni, Antonio Aitxuluetan dauena ta "Entran" Lapatza jun gintzuasen keixatá. "Entran"-ek eskupetie jeukan da Gomesiako Paulak txakurre esarri oskuan keixa gaiñien gauesela. Salto ei(n) genduan keixatik eta "Entran" Lapatzai esa(n) najutzan:
-Ekarrik ona eskupetioi.
Txakúrrek aurres-aurre "bau-bau" saunkatze justan. Jaurti jutzat da txakurre bustenas gora. Agin danak bota najutzasen tiruakin.
Gero Paulak esa jutzen semiei, txakurre eridute geldittu dala basuen da etortzeko.
Etorri sittuan Andres ta, Pedro ta. Gu orduko Goitta Etxebarrire aiñeketan pasaute.
Ortusar Txikixe jebillan Eltzubire, Gregori nobixa juan da. Mutillok eskopeterue topatzen jabillasen, baiñe etxuen topatzen. "Eltzubiko atiek "kirrink" einddau te Ortusar Txikixe ixen da tirue jaurtitzena" esa(n) juen.
Egilea(k): Pello Mugarza (Orraittio Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!