Mallabiko antzinako kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-005-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Mallabiko euskara - Pello Mugarza
- Data:
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: MAL-005/011
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
Basilio Iñusiñako ta Eugenio, Basilion aitte, tellerixan araketan jabillasen baten. Basiliok Urkixako auntzai oostu te poltzikun txiliñe jeukan. Basilio íttaurren da aitte átzien, Basiliok poltzikoko txiliñai saatie etatze jutzan. Aittek oserbau jutzek átzetik saatie ta esa(n) jutzek:
-Se dukek or?
-Nik etebe etauket. Nik etauket eter!
Osta be ekiñalditxue ta osta be "txikili-txikili" txiliñek saatie:
-Soose baukek eta erakutzik!
-Nik etauket eter!
Osta be beste jeurt bat edo bi tte osta be saatie. Aittek derrigorrien erakutzi erai jutzan da: Urkixako auntzan txiliñe.
-Nundik ekarriok au?
-Urkixako auntzai kendu nutzen atzo.
-Ba, entregaik derrepente. Ementxe gánauek geldi diela ítxaine eingo juat eu etorri arte ta entregaik ori Urkixa segidun.
Ta bilddu juan Urkixa txiliñe entregatza.
Egilea(k): Pello Mugarza (Orraittio Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!