Markinara feriara
- Proiektua: Mallabiko euskara - Pello Mugarza
- Data:
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: MAL-002/026
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
- Bai.
- Hori zuen aittek entzundekue dok, ferixara doiela Markiñen: "Maritxuu, argiik-eta badozu?"
- Joxepa. Joxepa ez zuan?
- Bai, bai, Joxepa. "Joxepa, argiik bai?", "Bai, ba! Lehen [holan... ibilli] baiña oin bai, ba" esan ei eutsan. Ta "guk ez, ba. Guk [... sartu izan jako] ta holako komerixaiken." Argi barik.
- Bai, lehenao argi baekuk ta urik baekuk... Ta gaur Mallebixen be kamiño barik etxe bat be ez da egongo. Ta gure gazte-denporan ez urik, ta ez kamiñoik ta ez... ezebez.
- Hoixe goiko kamiñuoi ta lehen esan dana. Hauxe [Apottetik] behera doien zahar hau...
- Gero eliza [aldien], Areittixora doiena, Alto de Areitiora doiena. Akabo. Ez Beranora, ez Berano txikire, ta ez Goittara, ta ez Osmara. Kamiño bakuk. Horrek ointxe, geure akorduen eindako kamiñuek die danok.
- Bai, bai, dan-danok.
- Ta orduen, oin txarto bizi dala jentie, baiña gaur baiño txartuao oin arte beti bizi izen da. Aurrerakoik ez dakiu, ez dou ikusten aurrekoik, aurrerakue ez dou ikusten.
- Beste asko be halan egongo zan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!