Gerezitara joan zireneko kontakizuna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-002-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Mallabiko euskara - Pello Mugarza
- Data:
- Iraupena: 0:02:45
- Erref: MAL-002/007
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
- Beste baten keixak jatera jun giñen, hor, Trabakutik hurrengo tontorrera, han etxie... [...] etxie pasau ta Gomesian. Han, kamiño eskiñan keixa-baltzak, edarrak. Ta, ba, keixara igon dou. Horren anaie, ni, ta hori, Eibarren bizi dana, Eugenio, keixata '. Harek eskupetia, Eugeniok, anaiana, Iñixiona. Ta andriorrek sentidu gaittu keixan ta: "Hona Prin! Prin! Prin, hona, hona! Heldu hórrei! Heldu hórrei!" Ta salto ein dou keixa gaiñetik, ta horri, Lapatzai: "Ekarrik ona eskupetioi". Ta txakurre, ba, hor, hamar bat metrora edo, goratxua '. "Bau-bau-bau". "Danba!", nik. Ta hauxe ein eutsen buztanai, buelta. Ta gero, [horra], Lapatza, mutikuek --zesteru zan aitte, hor Eibarren bizi dana, aitte-- ta tentau harek, Manuelek: "Ta txakurrek, Priñek, ondo jaten jok?", ta "Bai, esnetan ogixe bustitte. Bape ez duke hagiñik ta esnetan busti ogixe ta jaten dau". Ja! Gustora Lapatzako zaharroi. Ta, ba, gero ospa. Ta gero, amak esan bere mutikuoi, ba, txakurrai ze pasau jakon. Tirue bota eutsela bata-batzuk eta... harek ezautu ez gu, urrintxuao egon be ta... Ta gero, hori behekuoi, Ortuzar Txikixe, nobixie euken han, Eltzubixen. Ta harek mutiko gaztiok, ba, zeintzuk izen ete dien edo, basuok errekistatzen. Ta harek Eltzubiko atiek "kirrink" ein dabela ta Ortuzar Txikixe ixen zala. Ortuzar Txikixek kulpak.
- Kulpantiek danak librau.
- "Kirrink" ein ebala atiek ta... Ba, etxera juten zuan, nobixien etxera. Hori [bere etxekuoi].
- Zeuek be dezentiek! Bidexingorra [ixa einde...] hor behetik ziher, ta tranpie ipini [zontsen].
- Zeri?
- Ortuzarri.
- Tranpie ipini!
- Tranpie holakotxie.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!