Artzain, Ameriketan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-001-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ameriketan bizitzea tokatu zitzaion hainbat egoera desberdin, gorabeherak...
- Proiektua: Mallabiko euskara - Pello Mugarza
- Data: 1993(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:35
- Erref: MAL-001/013
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Ekonomia eta industria » Kanpora lanera
Transkripzioa
Oñestuas ostantzin be pasau najittuan iru-lau eskapada itzelak. Beste domeka gox bat suan, edarra, denpora bat jauan...laiñoik iñun be bako bat. Ordun ardi sikukin najauan. Etxok ardi sikuek bierrik eukitten amarretan jun, sortziretan jun. Ardi sikue euk altzeta(n) espok amaiketan be lo egotok. Lo edo alperrien, ustela. Koiotie an, txau, txau, txau, txau, txau, txau... "Orretxek umiek jeukesak ortxe" pentzau najuan. Jun de banajabik eta, denporie sobra, ba, urte(n) junan onako gausa bat rarue... laiñu moltzue lakoxie. Asi suan trumoie, baiña ikusi bako gausak, siñistu be eiñ esin leikesenak.
-Ser?-pentzau najuan. Etxá be esiñ etorri, jota orpun jote niñuan, txakurrek barres ainketan sartute. Trumoias sustaute egoteittuk, endemas olakue pasau esko.
Bata ilstenien, bestie, Kalisto. Axe sunan bai "KaIisto". A beti saldixan keisan, a alperraue sunan! Gero oiñestuek bestie ilttie pasau sanin berak golpei(k) pes. Trumoie entzutebanien nobere ainketan traban. Erresau be eitte najunan. Etxa nintzenin posik ego(n) nintzunan.
Beste domeka atzalde bat, peruanukin. Ogixe ei(n) najutzen, árek tentias jauasen.
Kasu baterako peruanuk jauasen Durungo alderdittik etorritte, ni. emendik junde, Oisen. Gixajuek, an, es erropaik... da erropie nik neukan burdixen eruteko baiño geixa. Santik emote(n) justasen, gaiñera tratauteko erropak. Esa(n) najutzen peruanuei: "Qué os hace falta, pantalón, camisa?. "De todo, de todo"! Bajatu non beera baten, beittu bes selakue san, kargau saldikadie...baitte gabiro itxitte. Ogixe ein, domeka atzaldie pasau genduan de primera.
Egilea(k): Pello Mugarza (Orraittio Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!