Makea (Lapurdi)

Euskara haurrei transmititu

Euskara haurrei transmititu <p>Denboran jendea ahalketzen baldin bazen, Ang&egrave;lek euskara bi haurrei transmititu die. Bere alaba txikitan hizkuntzarengandik urrundu ondotik, lizeoan zuen berreskuratu ahal izan, gaztelera irakasle batek bultzaturik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Denboran jendea ahalketzen baldin bazen, Angèlek euskara bi haurrei transmititu die. Bere alaba txikitan hizkuntzarengandik urrundu ondotik, lizeoan zuen berreskuratu ahal izan, gaztelera irakasle batek bultzaturik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Haurrei eskuaraz erakutsi diozute?
- Nik haurreri eskuaraz, ba.
- Alta, jende aunitz ahalketzen zen, ez? Momentu batian eskuara edo…
- Ni, ni ez, bainan ene haurrak, ene alabak, erran izan daut: “O, ama, zutarik urrun egoiten nintzan, zu hasten zinelarik lagun batzüikilan eleketa eskuaraz". Zeen ta ttipian, eskolan abiatu delarik, ez zakin eskuara bizik. Ez dut uste memento hartan senditu diin diferentzia. Gero, handitu delarik, ikusten ziin gehienak ari zirela, denak, frantsesez, eta gure ama eskuaraz ari bestekilan. Ez zen kontent. Urruntzen omen zen nitarik, ez entzuteko. Hori erran izan daut alabak.
- Orai…
- Eta gero, eta gero, lizian zelarik, han atxeman ditu lagunak, eta, bazuten espainolaan eta, erakasle bat, biziki abertzalia dudaik gabe, ez dakit nolaz, eta lagunak ukan ditu, eta berriz lotu da eskuarari. Eta memento batez, nik ez banion emaiten eta, behar zen bezela errepostüa, “Ama! Nola nahi duzu nik berriz ikas dezaatan eskuara, ez balinbadautazu eskuaraz emaiten errepostüa!”. Harek iratzarrazten nindiin, behar nindiin, berriz. Harek eskuratu du berriz eskuara, bainan izigarri ontsa, eta mutikoak gauza bera, berdin.

Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia