Makea (Lapurdi)

Neguan kloskak janzten

Neguan kloskak janzten <p>Txikia zelarik, autorik ez zen oraino, eta den-dena oinez egiten zuten. Neguan, iztila zegoelarik, aitak egindako zurezko kloska itzatuak janzten zituzten haurrek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txikia zelarik, autorik ez zen oraino, eta den-dena oinez egiten zuten. Neguan, iztila zegoelarik, aitak egindako zurezko kloska itzatuak janzten zituzten haurrek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta orduan ez zen autorik eta orduan herrira beti oinez?
- Beti oinez, oinez. Eta gero, negüa zelarik eta, istilak, ez zen alaainan orai bezala gudronatüak bidiak. Bagiintin, aitak iten zaunzkun, kloskak erraiten giniin, eta zura zen eta zura haan gainian iltziak emaiten ziuzten, ez lerratzeko. Hirian edo Luhuso xolan egoiten ziren jendek ez zuten gure, holako oinetako molderik, hek kautxüa zuten azpian, aldiz gu eliza erdian joaiten ginelarik, gure zapeta iltzatüekilan, klosk-klos-klosk iten giniin harrootsa; bate ez giniin maite. Aldiz, besteak isil-isila ziren.
- Hortako erraiten zen klosk?
- Ez dakit guk beti kloska aitu dugu, ba, ba…

Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia