Amatxiri biziki hurbil
Txikitan, supazterrean kontatzen zizkion istorioak amatxik. Sei urteetan eskolara joan zelarik, oroitzen da Angèle pena handia sentitzen zuela bere amatxi uzteagatik. Aitatxi bost urte zituelarik zendu zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Joseba Erremundeguy
- Data: 2012(e)ko abenduaren 05a
- Iraupena: 0:01:11
- Erref: MAK-002/016
- Kodifikatzailea: Peio Dibon-Elissiry
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Hori, delako istorioak, oroitzen zara ze, amatxik edo kontatutako…
- Amatxik kondatut… ez ez ez, arrunt, badut lano bat hor, ahantziak ditut.
- Ta noiz, igande atsaldetan, supazterrian…
- Ba, ba, ba, supazterrian, ta gero […] ba guk, amatxi giniin biziki ondoan; gure ama kanpoan aritzen /artzen/ zen lanian ta hola, biziki haren ondoan hazia izanak gira. Ta partitu nintzalarik eskolaat, badakit sei urtetan izigarriko pena niila, zeen eta egun guzian ez ginen jiten; Luhuso zolan eta ttantta baten etxian bazkaltzen ginen eta haurra, ni bospasei urte partitu nintzalarik eskolarat. Egun guzia partitzia triste zauntan, guziz amatxiin uzteko.
- Ta aitatxi’re bazinuten?
- Ba aitatxi’re baniin, bainan nik, nik uste lau urte bost urte nintuen hura galdu giniilarik eta aitatxi, aitatxiz doi-doia dut gogoan. Ene ahizpak, Agnak, hobeki ezautu du, ta bestiak ere ba, bainan nik, badakit zaldiz erabiltzen zela, eta gero beste ez, aitatxiin istoriorik ez dakit gauza handirik.
Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!