Baratzezainak euskaraz eta gaskoiz ari
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garaian, merkatuetara etortzen ziren baratzezain gehienak euskaraz eta gaskoiz aritzen ziren. Baiona Ttipian aldiz, denda gehienetan euskaldun zirela dio Angèlek.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Joseba Erremundeguy
- Data: 2012(e)ko abenduaren 05a
- Iraupena: 0:01:09
- Erref: MAK-002/011
- Kodifikatzailea: Peio Dibon-Elissiry
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Apaintzea , Euskara » Beste hizkuntzak eta hizkerak
Transkripzioa
- Hunat airatu zineztelarik ta, bazen, orai erraten da euskaldun gutti dela Baionan, bainan garai hortan bazen…
- Garai hartan bazen, bazen. Ni etorri nizalarik, Baionan, merkatüan, entzuten zinuen asko eskuaraz eta kaskoinez. Baziren jiten zirenak […] merkatü goizetan, behar zen ikusi zonbat baratzezain eta bazen eta merkatüa iten zen. Bazen akabala merkatüa’re Santespiritan. Nik ez dut ezautu, bainan bazen. Ta horgo, Baiona ttipiko denda gehienetan eskualdunak ginen…
- Ta…
- Ba, ba harategiak ala bolanjerian eta, ala ondoan zen “Guyenne Gascogne” deitzen zen lehenao, han ere eskualdunak ziren. Eta bolanjerian ere, hiruetarik biak eskualdunak ziren.
- Ta pixkanaka-pixkanaka galdu da?
- Arrunt galdu da, emeki-emeki galdu da, ez dakit nolaz, emeki-emeki gauzak kanbiatu dira, ba.
-Ta baziren toki batzuk eskualdunak ta bertzeak ez? Baiona ttikian…
Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!