Lagunartean, hika
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LIZ-012-055 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lagunartean hika hitz egiten izan du. Guraso eta senideekin, berriz, zuka.
- Proiektua: Lizartzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Maddi Soroa
- Data: 2011(e)ko abenduaren 16a
- Iraupena: 0:00:50
- Erref: LIZ-012/055
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Euskara » Tratamenduak , Euskara » Tratamenduak » Hitanoari buruz
Transkripzioa
- Eta launan arten hika hitz eiteko ohitura bazenuen Lizartzan?
- Bai, bai.
- Eo zuka?
- Edade pixkat behar zendun hola zuka zeatzeko. Bai, bestela.
- Ta gurasokin ta senidekin ta hola?
- Ordun zuka haikin. Edade pixkat [...] errespetoa ya zea zuen zeakoa posturekoa baldin bazan: "hi! Harea jungo al gea?", "hi! Etorriko al gea?" eo, "bai, geo jungo gaittik" eta gen kasakin gen zean, gen maillen baiño bestela ya baldin bazan konparazio batea ze esango dizut ba, hamar-o hogei urte-o gehiokoa ba zuka, hoi beti.
- Ta hemen Iruran?
- Bai, "por estilo".
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!