Lizartza (Gipuzkoa)

Aitona eta ama autobus gidariak

Aitona eta ama autobus gidariak <p>Pello umea zela, aitona eta ama autobus gidari ibiltzen ziren. Orexa, Lizartza eta Tolosa arteko zerbitzua ematen zuten. Larunbat eta astelehenetan joan ohi zen jendea Tolosako feriara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LIZ-012-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pello umea zela, aitona eta ama autobus gidari ibiltzen ziren. Orexa, Lizartza eta Tolosa arteko zerbitzua ematen zuten. Larunbat eta astelehenetan joan ohi zen jendea Tolosako feriara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gu geok'e etxen bagendun. Ni, nik ttikie nitzala aittona ibiltzen zan zeakin ta nee ama're bai txofer autobusakin Lizartzatik Tolosa. Gu ge[ndun], bai, bai, bai, bai. Amak, nee amak karneta zun, holakoxe karneta. Bueno, holakoa. Ordun izaten zan bezelakoa baiño, bai: Oreja lanbatetan ta astelehenetan, Orejatik, Oreja-Lizartza-Tolosa ta geo bueltan igual. Ferie itten baizan lanbatetan ta astelehenetan Tolosan ta.
- Ba garai hartakoa izateko, ez zien emakume asko eongo autobusa gidatzen zuenak?
- Gutxi, gutxi, oso gutxi. Oain'e emakumek asko ibiltzen die, kamionakin baita hemen estranjerin, kamion haundigokin estranjeriatik.
- Ta ze esaten zien ba emakumea zalako ta autobusa gidatzen zulako?
- Ezer ez.
- Zeoze esaten zien: "mujer al volante, peligro constante" ta holako txoakerik?
- "Chorradas, esas chorradas que se dicen", ordun ez zan. Ordun, gaiñea nik egia esan txikia nitzen ta juxtu-juxtu akordatu itten naiz, baiño aitte bai, aitte ta ama're bai. Baiño aittona ta hoik, hoik bueno, ordun normal ibiltzen zien. Ez zan oain bezela ez zitzaion.
- Ondo ikusita zeon emakumearen imajena?
- Bai, bai, bai, bai. Gutxi baitzan gaiñea, txofer gutxi jende gutxi ta. Bueno, kamiona're gutxi, proporzion dena.
- Ta nolakoa zan ba Orexa-Lizartza-Tolosa rekorridoa?
- Tolosa, Tolosa Lizartzatik Oreja dena holaxe, beheti gora, aldapa. Zittun, zenbat, hiru bat kilometro. Bai. Lizartzatik zeara jutea, Betelua ta hoita jutea. Bueno ba Lizartzan salidan, seittun Orejako zea hartzen zan, kamioa.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia