Joxe Mari Zinkunegi Agirre
Lizartza (Gipuzkoa) (1932)
Biografia
"Kalen erdin" jaioa, Ezkurranean bizitu zen ondoren. 25 urte zituela Sagrario Soroarekin ezkondu eta Gogorzanera joan ziren maizter. Handik, plaza ingura joan zen bizitzera. Hainbat lantoki ezagututakoa da. Gaztea zela morroi lanetan aritu zen 15 urte bete arte; 'Insalus'-en, lima fabrikan eta 'Araxes' paper-fabrikan ezagutu zituen ondoren. Gizon polifazetikoa inondik inora, soinujole bikaina eta bertsolari aparta, bertsoak osatzen ezezik, 'Txirrita' eta 'Uztapide'-ren hamaika bertso gogoan ditu oraindik. Hala kontatu eta kantatu digu berak bizitakoak bere anaia Julianekin batera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LIZ-004 | 2011 | Lizartzako ahotsak | Maddi Soroa | ||
LIZ-005 | 2011 | Lizartzako ahotsak | Maddi Soroa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute