Ligi-Atherei
Basabürüako ibarrezkerrean kokaturik dagoen udalerria da. Lurralde menditsuan dago. 1843. urtean Ligi eta Atherei herriak batu egin ziren udalerri bakarra osatzeko, eta ordudanik udalerri hauek dituzte mugakide: Liginaga-Astüe eta Lexantzü-Zunharre iparraldean; Etxebarre ipar-mendebaldean; Hauze ekialdean;Larraine hego-mendebaldean; eta Santa Grazi hegoaldean. Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarriturik. Udalerritik igarotzen diren uren kalitatea dela-eta, zenbait arrain-haztegi sortu dira bertan. Zuberoa osoa orokorrean eta bereziki Maule-Lextarre korronte elektrikoz hornitzen duen zentral hidroelektrikoa dago Ligi-Atherein.
Hizlariak: 2;
Zintak: 2;
Pasarteak: 0;
Transkribatutakoak: 0;
Audioak: 0;
Bideoak: 0
Hizlariak
# | Hizlaria | Zintak | Pasarteak | |
---|---|---|---|---|
1 | Casanave, Maddalen (1945) | |||
2 | Olalainty, Maite (1921) |