Maite Olalainty

Ligi-Atherei (Zuberoa) (1921)

Biografia

Sortzez Maite Aguer, Aguer sortetxean jaioa. Aita, Jean Aguer, etxondokoa zen, eta ama Madeleine Sarrats zen. Aitaren anaia eta arreba Argentinara joan ziren, izebengana. Aita Lehen Mundu Gerran kolpatua izan zen, bizkar-hezurrean; ondorioz, ondotik ez zituen etxeko lan guziak egiten ahal. Mitil baten laguntza izan zuten orduan. 1944an, Athereiko Johañe Olalaintyrekin, Iatxeta etxekoa, ezkondu zen Maite, eta alaba bat izan zuten: Maddalen. Aguer etxean egon ziren. Ama-alabek baserria joanarazi zuten, eta aita hargina zen. Besteak beste, Bigarren Gerra Mundialeko istorioak bai eta lamina istorioak kondatzen ditu Maitek.

Zintak

KodeaDataProiektua
LIA-002 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia