Gaintxurizketako eskolan bederatzi urtez
Hizlaria(k):
Gaztelumendi Urdanpilleta, Juakina
Bost urte inguru zituela hasi zen eskolara joaten, Lezon bertan, eta neskak eta mutilak nahasian egoten omen ziren, euskaraz egiten zieten bi maistrarekin. Hamalau urte bete arte ibili zen eskolan Juakina. Lapitzekin aritzen zirela gogoan du.
Espainiako bandera gora eta behera ibiltzen zuten eta hari kantatu ere egin behar izaten zioten. Zigorrak ezartzen zizkietela ere oroitzen du Juakinak, baina ez du gogoan inor jotzen zutenik.
Etxera bazkaltzera joan eta eskolara itzultzeko ordu pare bat izaten zuten.
Arratsaldetan esku-lanetarako tarterik izaten zen eta Juakinak josten eta puntua egiten ikasi zuen bertan. Etxerako galtzerdi asko egina da.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko uztailaren 11a
- Iraupena: 0:04:06
- Erref: LEZ-059/005
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!