Lezo (Gipuzkoa)

Harraska erreka zuloan

Harraska erreka zuloan Beti ezagutu izan zuen Maritxuk argindarra jaiotetxean. Harraska erreka zulo batean omen zuten, eta gehienetan Maritxu joaten zen arropa garbitzera. Lehortzeko zelaian zabaltzen zuten gero, egun erdiz edo.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-036-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Beti ezagutu izan zuen Maritxuk argindarra jaiotetxean. Harraska erreka zulo batean omen zuten, eta gehienetan Maritxu joaten zen arropa garbitzera. Lehortzeko zelaian zabaltzen zuten gero, egun erdiz edo.

Transkripzioa

- Eta argiya, bazenuten argiya baserriyan?
- Bai. Argiya beti... argiya ezagutu det nik.
- Beti ezagutu dezu.
- Bai.
- Baiño garbiketak eta iteko?
- Hor beheko errekan zulo bat in genun, arropa garbitzeko tokiya, labadora, labadoria.
- Lavaderua.
- Bai.
- Eta juten ziñan zu?
- Bai. Gehiena neri tokatzen zitzaiten.
- Zuk garbitzen zenun?
- Ta, nola, nola izaten zan arropa garbitze hori? Arropa hartu eta...
- Arropa, lehendabiziko, beratu etxian, zinka haundi batin. Lejia pixka bat eta jaboia botata, ur epelakin. Ta gero han guri-guri izaten zen ta morroskatu harrian. Hiru harri zian, morroskatu dena.
- Arropak denak banaka-bakana.
- Bai, bai. Garbittu...
- Bai.
- Gero jaboia eman berriz, uretik pasa ta jaboia eman, ta berdian, zelaian. Zelaian jarri mantxak eta kentzeko ta txuri-txuri iten zen zelaian.
- Orduan han labaderuan frotatu edo...
- Eskuz garbittu. Bai.
- Morroskatu iten zan.
- Holako harri batzuk zian ta, frotatu iten zen han.
- Eta gero jaboia kendu iten zenion arropari? Aklaratu ere bai han bertan iten zen?
- Bai, bertan. Ta gero, berdian, jaboiez bete ta berdian zabaldu. Txuri-txuri iten zen gero, berdian.
- Eta ze iten zenuten, berdian zabaldu egunez edo gauez?
- Igual, egunez igual. Ta eguraldi ona baldin bazen gabian'e bai. Gabeko zeruk'e txuritu itten zun.
- Ta ze edukitzen zenuten han, ordu batzutan?
- Bai.
- Horrela... denbora luze xamar bat eduki behar izaten zan?
- Bai. Egun erdi bat edo bai.
- Eta, gero berriz?
- Berriz'e erreka eraman ta astindu, garbittu. Lehortzera gero. Bi egun pasatzen genittun. Orain labadoran ordu erdi batean iña dao biño...
- Arropa garbitzen hasi, ta arropa zabaltzerako egun bat pasatzen zan?
- Bai. Gehiago igual askotan. Horrela, berdian ta edukitzen.
- Ta arropa txuriya ta kolorezkua berdin garbitzen zen?
- Bai.
- Igual. Jaboi berdiña erabiltzen zenuten eta...
- Bai [...]
- Jaboi bat bakarra egongo zan orduan, ez?
- Tximbo ta Lagarto ta bazien.
- Horietakuak?
- Bai. Baserrian bertan jaboia iten al zan?
- Bai, itten zen, bai. Nunbaitte iten zien. Hona saltzera etortzen zien, guek ez.
- Zuek ez zenuten... zuek erosi iten zenuten.
- Erosi bai.
- Baiño Tximbo eta Lagarto eta horietakua, ez? Trozokua.
- Bai. Beste zera trozu bat zan, gurin xamarra. Lezoko andre bat etortzen zen saltzera.
- Ta arropa garbi-garbiya gelditzen zan ordun?
- Bai.
- Gero arropa jaso?
- Lehortzen zanian.
- Lehorten zanian jaso, eta plantxatu edo jaso edo?
- Jaso. Horrela, janzteko espezialak ez zianian ez zian plantxatzen.
- Baiño tarteka plantxatu're bai.
- Bai.
- Zer plantxatzen zenun?
- Laneko arropak eta denak.
- E?
- Laneko arropak eta plantxatu.
- Plantxatu.
- Kanpora joan behar ziren arropak.
- Ta ze plantxakin?
- Orduan zen... ematen ziren su gaiñean. Plantxa beltz batzuk su gaiñean berotzen zian. Orain bezela ez zen entxuferik orduan.
- Eta ze su zenuten zuek baserrian?
- Ekonomika.
- Ekonomika zan.
- Bai.
- Txapa.
- Bai.
- Han berotzen zan plantxa?
- Plantxa bai.
- Eta harekin plantxatzen zan.
- Plantxatu.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia