Maritxu Garmendia Gaztelumendi
Lezo (Gipuzkoa) (1937-2019)
Biografia
Lezoko Irurtzun baserrian jaio zen Maritxu. Aita Irurtzun bertakoa zuen; eta ama, berriz, Alarguntza baserrikoa. Bederatzi anai-arrebatan zortzigarrena zen bera. Maritxuk hiru urte zituenean hil zitzaion aita. Uneko eskolan ikasi zuen Bittori maistrarekin. Uneko eskola itxi egin zuten, eta Errenteriako Rosan eskolan ibili zen bizpahiru urtez. Hamaika urterekin hasi zen baserriko esnea saltzen Lezon, etxez etxe. Goizero egiten zuen lan hori. Errenteriako Biteri kalean ezagutu zuen bere senarra izango zena, Bidaniko Agustin Otaegi. Pasaiako portuan egiten zuen lan; eta, gerora, Donostiako kontadoresen aritu zen. Ezkondu zenean, amak baserrian geratzea nahi zuen eta hantxe jarri ziren bizitzen, Irurtzunen. Senarra lan egin ezinean geratu zen, ezindua; eta, familia aurrera ateratzeko, baserrian taberna jartzea bururatu zitzaion Maritxuri. Anaia igeltseroaren laguntzarekin, taberna egin zuten baserrian, eta hantxe egiten zuen lan Maritxuk egunero-egunero, jaiegunik gabe, otorduak prestatzen. Geroago, baserriaren ondoan pabilioiak eraiki behar zituztela-eta, baserria bota egin zuten. Eraikitzen ari ziren industrialdean Irurtzun-Berri izeneko jatetxea ireki zuten; eta, bizi ere, jatetxearen gainean bizi izan da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-036 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute