Bi errelebotan lanean fabrikan
Senide baten bitartez hasi zen Lino fabrikan lanean. Zortzi urte egin zituen. Zortzi ordu egunean. Bi errelebotan egiten zuen. Larunbatetan ere egun guztia lan. Berak nahiago goizeko erreleboa.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 27a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: LEZ-035/025
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak
Transkripzioa
- Ta nola hasi ziñan zu Linon lanian, zenen bidez-o?
- Ba nere aman lehengusu batek han itten zun lana ta harren bidez.
- Zenbat urtez aitu ziñan han lanian?
- Pues hamaseitik hoita lau urte arte.
- Zortzi urte.
- Bai.
- Eta ordu asko sartzen zenittuzten ordun fabrikan?
- Ez. Zortzi ordu bakarrak. Beste fabriketan sartzen zittuzten orduak, baiño han ez zen, han ez zen. Alkoholeran ta goatzen naz igandetan ta denian joaten zien.
- Bai. Eta larunbata ez zan izaten jai eguna ezta?
- Ez, ez, ez, ez. Launbatetan gabeko hamarretan atea ta astelehenian seitako berriz. Hola.
- Ordun sartzen ziñaten goizeko seitan?
- Seitan ordu biyak arte. Ta beste errelebuan ordu bitatik hamarreta ta launbatian ordu bitatikan hamarreta in ta geo astelehenian kanbiatzen giñen seitatik ordu bita.
- Ta zui zein errelebo gustatzen zitzaizun zuri?
- Nei goizekoa.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!