Haizeak mugitzen zuen etxea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-030-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gurasoek ezkondu baino urtebete lehenago erosi zuten etxea. Etxe hura haizeak mugitu egiten omen zuen eta erori egingo zen beldur ziren denak. Haize handia zenean, ohea paretaren albotik urruntzen zuten, etxearen mugimendua ez nabaritzeko.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 12a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: LEZ-030/002
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxearen egitura
Transkripzioa
- Ordun zure aitta ta ama ezkondu zianian jarri zian bizitzen zu jaio ziñan etxian?
- Hoixen. Ezkondu biño urtebete lehenotikan'e hartu zutela amak esaten zun itxia. Ama kalea baserritikan etorri enkargura-edo eta ni jaiotako itxi hoi itten ai zien eta jendea dena beida zeatikan haizia zenian ibilli nonbaitten itten zun ta: "Uuu, etxe hoi beitu beitu nola ibiltzen den, eroriko da" esaten zuten orduan: “Ez, ez hola ibiltzen dun itxia haiziak ez da eroriko ez”. Oaindik bizi da. Pentsa zazu nik zenbat urte dittuten, ya larogeita.
- Ta ibilli ze muittu iten zalako?
- Muittu, bai, muittu. Ta muittu itten zen e! “hombre"! Goatzen naz ni, bi ohiko kuarto batian lo itten genun eta paretan kontra jartzen baldin bazenun ohia hola jotzen, ta haizia ateratzian, ohia ibiltzen zan “klon-klon-klon-klon”. Eta beti, in behar zenun pixka bat honuntzexego jarri eta orduan ya nola ez zun ikuitzen pareta, ez zenun.
- Soiñua sumatzen.
- Soiñua ez. Ez zenun hainbeste sumatzen. Jolin, haizia zen denboran jaikitzeko zaletua. Beldurrakin, bai, asko. Ta oaindik osorik do. Ta orduan ba beti esaten zun, hua kalea etorri ta orduan ai ziela itxingoa itten. Ta itxia ezkondu baiño urtebete lehenotikan aittu zien errenta patzen, itxia horta ezkondu zien.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!