Osabaren esku baliotsuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-028-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Osaba argiketaria zen izatez, baina egurra oso ondo lantzen zuen. Horrez gain, Errenteriako paper-fabrikan egiten zuen lan. Jubilatu zenean ere, gauza asko egiten jarraitu zuen. Osabaren tailerra nolakoa zen azaltzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2009(e)ko azaroaren 11a
- Iraupena: 0:01:11
- Erref: LEZ-028/014
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
-Eta, osaba, arotza zen…?
-Osaba elektrizista zen, izatez. Biñon... biñon egurra oso ondo lantzen zuen. Oso ondo. Ikusi duzu, hemen, nola...
-Bai, bai. Oseake egurrezko lanak iten zitun.
-Itten zittun. Biño lana eitten zuen, e! Papeleran lana eitten zuen, Errenteian papeleran lana eitten zuen.
Ta gero berak aparte iten zittun, bere denbora librian edo…
-Eta gero, jubilatu ondoren-ta, gauza asko ein zittuen. Gauza asko.
-(Gustatu eingo zitzaion…)
-Kutxa txiki hoiek denak-eta, gero ein zittuen.
-Ta zeukan bihian bere tailerra…?
-Bere taillerra…
-Garai batian sagardotegiya zen tokiyan edo…?
-Ez! Ez, ez, biño, ez, bitan zeon sotua, ya bere tapiakin ta dena, esan nahi nuke, bere zeakin…
-Paretakin…
-Paretakin ta dena. Eta zen zera ttiki bat, berak taillerra bezela ibiltzen zuena, eta gañekua, dena zabal-zabal, ba, zen sagardotegiya.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!