Lezo (Gipuzkoa)

"Acha"ren zerrategiekin, akabo padurak

"Acha"ren zerrategiekin, akabo padurak <p>Joxepatxo neska koskorra zela, Achak zerrategiak jarri zituen portuan. Horren erruz, padurak lehortu egin ziren; eta, orduan, akabo bainuak, izkirak, eta umetako aisialdiko leku hori. Dena aldatu zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-028-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Joxepatxo neska koskorra zela, Achak zerrategiak jarri zituen portuan. Horren erruz, padurak lehortu egin ziren; eta, orduan, akabo bainuak, izkirak, eta umetako aisialdiko leku hori. Dena aldatu zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Gero, ya ni neska koskorra nintzala, sartu zen Acha. Eta bueno, hor, zergatik hor zien pabelloi batzuek eta noizpaitte, zerbaitte baraderon bat-edo, itteko asmuakin-edo, izandua-edo… Eta gerra zela medio, geldittua. Eta gero gu, ni neska koskorra nitzala, etorri zen Acha, horrea, eta jarri zittuen aserraderuak, aserradero inportante batzuek. Orduan hura ein zen herri guztiyan jaun ta jabe. Eta Gineatik ekartzen zittuzten tronkuak, eta hor, putzuan sartzen zittuzten. Marisma den-denak lehortuarazi zittuzten nola edo hala, berak jakingo dute nola, eta serratu-aldian tabloiak hor, marisma hoietan denetan plegatuta ondo jarriyak, kastillo batzuk bezela jartzen zittuzten. Orduan, ya, guri akabo jostaketak, eta akabo kiskillak eta denak. Ya ez genuen han ibiltzeik izandu.
-Klaro, hura zikindu ingo zan…
-Eta gañea, ez, ez!, gañea itxi in zuten dena. Inguru guziya itxi in zuten, ta utzi zittuzten hor lau arbol, zea, ta gañeko denak beak, beren gustoa, dena itxi in zuten ta bidia-ta utzi zittuzten, e, biñon, biñon, ya… akabo.
-Hondatu in zen…
-Dena aldatu zen. Dena aldatu zen. Dena, gañea.
-Bueno…
-Eta, gañekuan, gu hemen, atzeko aldian-ta ibiltzen giñan jostatzen. Bai, leku asko genuen jostatzeko.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia