Arropa eta oinetakoak eskasak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-022-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Elurretarako ez zuten arropa berezirik. Alpargatekin. Galtzerdirik ere ez. Ohitu egiten ziren hotzera. Oinetakoak eskuan zituztela, askotan, ez hausteko. Papeleran lanean zegoela gertatu zitzaiona. "Gorriya" deitzen zioten nagusiari.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2009(e)ko azaroaren 24a
- Iraupena: 0:02:01
- Erref: LEZ-022/013
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo)
Transkripzioa
- Zer janzten zenuten elurretara joateko, halako elurra?
- Zer jantzi? Bai, deus ez, deus ez, hola jantzita, bai. Alpargatak.
- Ta gonakin o mantalakin o?
- Ez soinekuak, ta abriguak ta izaten genittun holako holakoak, izaten genittun bai. Ta, alpargatak, alpargatak.
- Eta zeak, azpitik galtzerdiyak o zerbaitte?
- Ez zen orduan [...] gaixua.
- A ze hotzak ez?
- Ez ohittu, ohittu itten da, ohittu itten da bai, ohittu itten da. Guk, beti Errenteriara fabrikara joateko’re papeleran jazten giñun oiñetakuak, papeleran. Ta, lehen esan detana, denda hontan jende ona beti izandu da ta,[fabrikako] nausiyak’e jazten giñttun kanpuan zeatu, eskuan ematen genitton, guk beti oiñetakuak eskuan. Hor jantzi beharrez eskuan.
- Baserritik hankutsik?
-Hankutsik o batzutan abarkak biñon hautsi iten zian, ez baitzun... materiala’re leheno dena zon... oso diferentia zan dena ta...
- Zapatak eskuan.
- Beti zapata edo alpargata beti eskuan, ta han jazten genittun beti kanpuan. Ta egun batian nausiyak esan zigun nausiyak bazien...onak bazien, “ Gorriya” deitzen giñon, san zian sartzeko, sartzeko barrena, papelera berta, bai, sartzeko barrena ta langilek zeuden tokira e, han juan ta, han uzteko, eamaten giñuna sarreran uzteko. Jende ona, jende ona.
-Ta “Gorriya” deitzen zenioten?
- Bai, zea, frailliak len izandu zana zea hortan, bazen oso, oso famili... oso billa elegantia zon hor,
-Bai, bai.
-Ezautu dezute ?
-Bai, bai.
- A! ezautu dezute /ezautuzute/... Errenteikua zea? A beira ze ondo. Dotoria zen hua. Ta bai, “Gorriya”, ez dakit zeba nola zun izena, ez dakit, “Gorriya” deitzen giñon. Ta señora’re ze elegantia zon han andria’re elegante-elegantia ta alaba’re alaba bakarra zun ta eunero juten zian eliza. Ta alabak’e, alabak’e, alaba bakarra zun. Bai, badakit nik zeiñekin ibli zen eskolan ikasten hua, bai. Jende ona, jende ona beti tokatu dugu.
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!