Dolores Lopetegi Aiestaran
Lezo (Gipuzkoa) (1916-2018)
Biografia
Lezoko Herriondo bailarako Miura baserrian jaio zen Dolores. Aita eta ama Lezokoak ziren: aita Olamarta baserrikoa eta ama Miura bertakoa. Aitak deitzen zioean Pasaiako portuan egiten zuen lan barku alemanak deskargatzen. Ama hogei urterekin ezkondu zen Miurara horrela garaiko legeen arabera bere anaia bat soldaduskatik libratzen baitzen. Hamaika seme-alaba izan zituzten, baina zortzi bizi izan dira urte askoan. Dolores hirugarrena zen, txiki-txikitan hasi zen baserriko lanetan eta hamar urte zituenerako Errenteriako plazara joaten zen oinez baserriko barazkiak eta frutak saltzera. Oso gutxi ibili zen eskolan, urtebete eskas, Errenteriako Rosaren eskolan. Han ikasi zuen irakurtzen eta idazten. Hamahiru urterekin Errenteriako Lino fabrikan hasi zen lanean bainikak egiten, bost eta erdietarako irekitzen zuten Errenteriako plaza eta lanera sartu aurretik plazako salmenta egiten zuen. 36ko gerran, erreketeak Oiartzun aldetik Lezora hurbildu zirenean Miura baserriaren ondoan ama eta hiru seme hil zituzten. Hain zuzen ere 1936ko uztailaren 27an izan zen gertaera hura oso gertutik bizitu zuen Doloresek, auzokoak zituztenen hilketa baserriaren ondoan gertatu zelako eta hil zuten anai haietako bat bere ahizparen mutil-laguna zelako. Hogeita bederatzi urterekin ezkondu zen Lopene baserriko Alfonso Salaberriarekin, Miura baserriaren ondoan etxetxo bat egin eta bertan bizitu ziren. Orain Lezoko Kale Nagusian bizi da alabarekin.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-022 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala | ||
LEZ-023 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute