Lezo (Gipuzkoa)

Herriko jaietako ohiturak

Herriko jaietako ohiturak <p>Herriko jaiak zirenean, lanik ez zuten egiten, mezara joaten ziren, bazkari berezia izaten zuten, plazan feria ona egoten zen...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-021-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Herriko jaiak zirenean, lanik ez zuten egiten, mezara joaten ziren, bazkari berezia izaten zuten, plazan feria ona egoten zen...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, hemen, jaiak eta ere ingo zien klaro herriko jaiak eta, Santa Krutzak…
- Onbre, bai hoi bai, orduan herriko jaitan ta hoi bai jaiak orduan ta lanak’e ahal bada… ganauan maskak eta holakuak bezperan ekarri orduan, herriko festaik bagenun ba jai.
- Jai. Ta ze iten zenuten, herrira jetxi, kalea jetxi?
- Herrira jetxi. Geo […] meza zeon, oan Santa Krutzetan izaten da /izatea/ baiño orduan meza izaten zen hamarretan. Ta ordun bakizu, gaur baiño txintxoxio jon’e iten zien ta –gu behintzat gaztiak bai, biali iten ziguten– ta hamarretako mezara, ta geo handik atea, fiestara, ordubat edo ordubata terdik arte edo, fiesta […]. Gaur biño dotoriaguk eta, ordun fiestak eta. Geo bazkaldu, etxea etorritako […] bazkaia, orduan banketia ibiltzen genun. Orduan, bueno, orduan oillaskua ta arroza ta hoik jan ezkeo orduan banketia zen! Gaur harekin ibiltzen gea, egunero jaten dittugu hoik biñon […] orduan ta ilusiyua hoixe zen, ilusiyua hoixe.
- Bai. Eta mezatik atea ta han plazan, Lezoko plazan o ze izaten zan, musika edo…?
- Musika’re ez… generalian…
- Nola izaten zan?
- Oango…oan’e itten da ohittura hoi ta generalian bakizu karga-jasotzaillia ta aixkolai ta…Soiñua […] ez zan soñua izaten hola. Ikuskizuna behintzat. Goiko…Beheko plazan’e hasi oiñ estankoko hortan ta bueltan han beheko kamiyuako kantoi hartaiño dena erremintaz ta baserriko erremintaz ta dena betia eoten zen hoi, dena! Beste bista bat eoten zen ordun! Beste… bai, gaur ez da eze izaten, gaur dantza ta besteik ez da. Baiña orduan ikuskizun ona izaten zen.
- Feriya o hola iten zan.
- Feriya bai, ona gaiñea. Hola izaten zien.
- Ta ze iten zenuten han behar zenituzten erramientak eta erosi?
- Bai nahi zenuna, nahi zenuna erosi’e han egoten zien, nahi zenuna erosi orduan jendiak bai… biñon bazien ekartzen zittuztenak.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia