Erramun Salaberria Lopetegi
Lezo (Gipuzkoa) (1927-2019)
Biografia
Lezoko Lopene baserrian jaio zen. Aita Lopene bertakoa zuen eta ama berriz goragoko Borda baserrikoa. Umetan hasi zen baserriko lanetan eta baita harrobian ere. Baserriko lurretan harrobia zutenez, harria ateratzen zuten anaiak, aitak eta hirurek, eta geroago Lezon etxeak egiten zebiltzan kontratistei saltzen zizkieten. Erabilera asko izan zituen harrobian saltzen zuten harriak. Karobia ere bazuten, baserriko terrenoetarako egiten zuten karea. Aita bertsotan aritzen zen, tarteka barrikoteak antolatzen zituen lagun kuadrillarekin baserrian eta Erramun ere han izaten zen hango bertso eta kanta giroan. Aitona ere bertsolaria zen. Erramun, Lezoko Atxaneko txapa-fabrikan aritu zen lanean lehendabizi, Pasai Donibaneko Meipin arrain deskargan ere bai eta Errenteriako Papeleran bi urtez. Baina urte gehienak berak gustukoen duen langintzan pasa ditu, baserrian. Erramunek berrogei bat urte zituela Lopene baserria bota egin zuten fundizioa jartzeko Orbegozok lurrak erosi zizkienean. Gero, Algeposak erosi zuen, eta portuko almazena jarri zuen bertan. Erramunen familiak etxe bat egin zuen beheraxeago, eta han bizi da ilobarekin.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-021 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala | ||
LEZ-051 | 1997 | Lezoko hizkeraren grabaketak | Joxe Luix Agirretxe - Imanol Esnaola |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute