Eskola handiko gizona zen aita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-002-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aita mekanikoa zen, doitzailea. 1914an, Andonegin aritu zen lanean, Pasai San Pedron. Han, barkuen motorrak konpontzen zituen. Eskola handiko gizona zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria - Edurne Zabala
- Data: 2009(e)ko urriaren 15a
- Iraupena: 0:01:07
- Erref: LEZ-002/006
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
-Zertan ite zun lana aitak?
-Atta zen mekanikua. Ajustadoria. Ta aittu zen lanian milla ta betzirehun ta hamalabian, aittu zen lanian, esto… “Astilleros Luzuriaga”. Luzuriaga ez. Andonegi!
-Andonegi.
-San Pedron. Pasai San Pedron.
-A...
-Pasai San Pedron. Bai. Aittu zen han. Ta itten zittun baporian motorrak zeatu, konpondu. Osea… Itten zizun. Ta geo bea, bee baporiakin, ateratzen zen puntatik aurrea, zea, pruebak ittea.
-Oseake beak probatu iten zun baporia.
-Bai, bai, bai, bai, bai… Ta geo, gañea, zuen ofiziyua biño eskola ere haundiya zuen.
-Bai, bai, bai…
-Eskola haundikua zen. Bai. Nik aita maite-maitia nuen.
-Asko…
-Bai.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!