Joxe Mari Etxegoien Esnaola
Lezo (Gipuzkoa) (1951)
Biografia
Lezoko Etxeberri baserrian jaio zen Joxe Mari, 1951ko martxoaren 14an. Sei senide izan ziren, eta Argentinan jaiotakoa zuten ama; aita, aldiz, Lezoarra. Esne-partitzen urte askoan jarduna, korrikalari izandakoa da Joxe Mari, eta kirol horretan marka aipagarriak eginak ditu. Lezoko Etxeberri jatetxea zabaldu zuen beste hiru soziorekin batera. Joxe Mariren jaiotetxearen lurretan altxa zuten Etxeberri jatetxea bera ere. Elkarrizketa egin genion garaian, jatetxea martxan zen oraindik, ordurako Joxe Mari erretiroa hartuta bazegoen ere.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-067 | 2016 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitor Errazkin | ||
LEZ-068 | 2016 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitor Errazkin | ||
LEZ-069 | 2016 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitor Errazkin |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute