Estatu Batuetarako bidaia gorabeheratsua
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Hizlaria(k):
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-043-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Estatu Batuetara joateko, Lesakatik Bilbora taxia hartu zuen eta han Madrilerako trena. Euskaldunez betea zihoan eta gau guztia zutik egin zuten. Madrilen New Yorkerako hegazkina hartu zuten baina elurteagatik Baltimorren lur hartu behar izan zuten. Handik New Yorkera autobusez joan ziren. Berriro hegazkinez Chicagora heldu ziren. Han ogitarteko eskas bat eman zieten. Beste hegaldi bat hartu zuten Salt Lakera. Han euskal hotel bat zegoen. Handik Elkora iritsi ziren azkenean. Hiru eguneko bidaia luzea izan zen.
- Proiektua: Diasporako Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham
- Data: 2025(e)ko irailaren 21a
- Iraupena: 0:02:43
- Erref: LES-043/012
- Gaia(k): Diaspora » Disporara bidaia » Diasporara bidaia






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!