Donostia (Gipuzkoa)

Ameriketan lehen lana: mahatsa biltzea

Ameriketan lehen lana: mahatsa biltzea <p>Valparaisora iristean (Txile) gertatu zitzaiona. Komentu batean egon zen egun eta erdiz. Santiagoko Euskal Etxera joan zen gero. Mahatsa biltzen hasi zen lanean. Eta greba egin zuten langileek. Azkenean konpondu ziren nagusiarekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-035-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Valparaisora iristean (Txile) gertatu zitzaiona. Komentu batean egon zen egun eta erdiz. Santiagoko Euskal Etxera joan zen gero. Mahatsa biltzen hasi zen lanean. Eta greba egin zuten langileek. Azkenean konpondu ziren nagusiarekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Valparaisora iritsi giñanian, bueno, pues, joe, nik esaten nun... Nik ohittuera dakat –ez dakit txarra o ona– tximinieidi beidatzea, tximinieidi beidatzea, elizako torre hoidi, eta ingurun bat bazeon, bat bazeon ingurun. Me kauen sos! Hau ya hau neria dek ba! Eta egun ta erdi ein nittun han, konbentu hartan. E? Karmelitak zian. Ondo jan ta...
- Hara jun ziñan, orduan?
- Bai, bai, bai. Ostiral santu euna zan, ostiral santu euna zan. Eta eondu nintzan han, pues, eun ta erdi. Handikan jun nintzan Santiagora, Santiagotikan... Santiagotikan behera han badago eusko etxia, ta eusko etxea jun ezkeo, dena libre dezu. Eta astelehenian, astelehenian, e? Hoi zan... Ostiral santu eunian iritsi.
- Pazkua.
- Bai. Eta astelehenian bertan han eusko etxian batek esan tzian “Nundik etorri zea?” ta “Donostitikan” “Joño, joño, Donostitikan” ta "Bai, bai" ta “Ze in bihar dezu?" ta “Lana”, “Bueno, baiño lana... nik badaukat zutzako lana”, “Bai? Ta ze lan da, ba?" ta “Mahatsa, hasten gea mahastikin, mahatsak biltzen”, “A bai?", "Bai, bai, bai", "Earki. Eta nola.... Bertan dao?” ta “Ez, berrehun kilometro daude”, “Bueno, bale”. Eta astelehenian hasi giñan mahastin, mahatsak biltzen. Ta bagiñan, pues, hortxe... hoi, binaka jun bihar dute mahatsak biltzen dijuaztenak; ba, mahast... hemen dao ilera eta bat alde batetik, bestia bestetikan, ez... denak bildu in bihar baitia ondo, ez utzi. Eta geo, bukatzen duenak esaten dezu "¡Hilera!" eta, ordun, zuk jun bihar dezu ta benga "A ver aqui... venga, moztu hori, aquí..." zuk in bihar tzenun rebisiyo hori. Ez zan /etzan/ pasa orduerdi bat eta zian parejak eongo zian, pues, hortxe hogeita hamabost bat pareja bai eongo zian lanian, eta esei in tzian denak. Joño... Esei in zian. Bueno. Baiño ya ordu laurden bat eseita, ta "ze puñeta dute hauek? zer due?" ta. Bati galdetu nion eseita zeonai “Oiga, ¿les ocurre algo a ustedes?”, “Estamos de huelga, patrón”. Mekaguen tu madre! “Estamos de huelga patrón” esaten dia! Mekauen la letxe! Korrika bodegaiño jun nintzan ta “¿Qué pasa?”, “Pues dicen que están de huelga“, "Los reculeaus, concha de su madre, que se tumbaron”. "Ai dios –nere artian–, joder, gaur emango ziatek!". Eta jun zian, jun zian /juntzian/ ta seittun jun giñan berriz´e mahastia, ta ordubete aiko zian beren artian, baiño arrazoi zuen. Han inflaziyo haundiya dago ta aurreko urteko soldatak ez du baliyo, hua moittu in bihar da. Ta hori bazakin hango jabiak´e, baiño, klaro, hasteko gehiegi ematia´re ez emen da ona eta... Eta, zu, ba, konpondu zian ta benga! mahastiya bukatu bitartian mahatsak biltzen hantxe hogei bat eunian, benga mahatsa bildu ta mahatsa bildu, mahatsa zuriya ta mahatsa beltza. Ba, ba, ba, hantxe, hantxe.

Egilea(k): Maddi Baigorrotegui Tome

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia