1962an Estatu Batuetara
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Hizlaria(k):
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-043-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ameriketan lagunak zituen eta diru gehiago irabazten omen zenez, horregatik joan zen. Gerora Euskal Herrira bueltatu bazen ere, segituan itzuli zen berriro. 1962an iritsi zen Elkora, 'Carpenter Ranch' ardi-konpainian lan egitera (Lee herrian, Nevadan). Jabea amerikarra zen eta langileak denak euskaldunak. 11 lesakar zeuden. Nagusiak egin zituen tramite guztiak. 3 urterako kontratua izaten zen, luzatzeko aukerarekin. Behin immigraziokoak bila joan zitzaizkion eta 3 egun eman zizkioten Estatu Batuetatik irteteko. Denboraldi bat Lesakan geratu zen, anaiak ezkontzen ziren eta.
- Proiektua: Diasporako Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham
- Data: 2025(e)ko irailaren 21a
- Iraupena: 0:02:55
- Erref: LES-043/010
- Gaia(k): Diaspora » Disporara bidaia » Diasporara joateko arrazoiak , Diaspora » Disporara bidaia » Diasporara bidaia






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!