Sanferminak 2
Hizlaria(k):
Eneterreaga Irigoien, Rafael
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-031-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
San Fermin bezperan, altxaferoa botatzen dute udaletxetik eta haur txikiak danbor eta akordeoiekin ateratzen dira. Arratsaldeko zortzietan danborrada izaten da; banda ere ateratzen da eta Mozkorrenborda pieza (Pepito Iantzik egina) jotzen du. San Fermin egunean, ezpatadantzariek zortzi t'erdietan dute meza eta, gero, Kasinora gosaltzera joaten dira. 11'30etan, udaletxeko ordezkariak meza nagusira joaten dira (bandera eta alabarda eramaten dituzte). Ondoren, San Ferminarekin prozesioan ateratzen dira. Bandera hirutan dantzatzen da. Zeharkakoa non dantzatzen den azaltzen du. Zubigainekoari dagokionez, Legarrea eta Pipozelaia auzoen arteko bakea (XV. mendekoa) ospatzeko dantzatzen dela erraten da; baina, bere ustez, mende hoietako mairu eta kristauen bestetatik heldu da dantza (baita inauteriak ere), Julio Caro Barojak erraten zuen bezala.
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Lakar
- Data: 2007(e)ko uztailaren 03a
- Iraupena: 0:06:31
- Erref: LES-031/026
- Emalea: Patri Arburua Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!