Sanferminak 2San Fermin bezperan, altxaferoa botatzen dute udaletxetik eta haur txikiak danbor eta akordeoiekin ateratzen dira. Arratsaldeko zortzietan danborrada izaten da; banda ere ateratzen da eta Mozkorrenborda pieza (Pepito Iantzik egina) jotzen du. San Fermin egunean, ezpatadantzariek zortzi t'erdietan dute meza eta, gero, Kasinora gosaltzera joaten dira. 11'30etan, udaletxeko ordezkariak meza nagusira joaten dira (bandera eta alabarda eramaten dituzte). Ondoren, San Ferminarekin prozesioan ateratzen dira. Bandera hirutan dantzatzen da. Zeharkakoa non dantzatzen den azaltzen du. Zubigainekoari dagokionez, Legarrea eta Pipozelaia auzoen arteko bakea (XV. mendekoa) ospatzeko dantzatzen dela erraten da; baina, bere ustez, mende hoietako mairu eta kristauen bestetatik heldu da dantza (baita inauteriak ere), Julio Caro Barojak erraten zuen bezala.