Kamioian preso eraman. Bikarioaren bitartekotza
Hizlaria(k):
Iantzi Telletxea, Mañula
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-018-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lesakan bizi zen Oiartzungo gizon batek kontatutakoa azaltzen du. Oiartzunen preso hartu zuten eta kamioi batean ekarri zuten Lesakaraino; plazan azienda lotzeko aroetara lotuta utzi zituzten presoak eta Lesakako beste zenbaiten bila joan ziren erreketeak: besteak beste, bi neska gazte (errepublikarrak), bi gizon eta bi zahar. Guztiak kamioian sartu eta Iruñera eraman zituzten. Bidean, neska gazteak “si los curas y frailes supieran...” abestia kantatzen hasi ziren eta soldaduek bertan hilko zituztela esaten hasi ziren. Lesakatik Iruñera preso eraman zituztenak fusilatuko zituztela esaten zen. Bikarioa Iruñera joan zen ez fusilatzeko eskatzeko eta salbatu zituen. Senarra eskapatu zelako eraman zuten haurdun zegoen emakume bat preso; senar-emazte zaharrak ere hiru semeak eskapatu zirelako eraman zituzten.
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Lakar
- Data: 2007(e)ko ekainaren 28a
- Iraupena: 0:06:04
- Erref: LES-018/008
- Emalea: Patri Arburua Etxeberria
- Gaia(k):
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!