Lesaka (Nafarroa)

Bartzalekuko fusilatuak

Bartzalekuko fusilatuak Baserritar batek kontatu zion Iturengo medikua, Berako gizon bat eta hirugarren bat Bartzalekun fusilatu zituztela. Urte batzuk pasatuta kontatu zion gizonak, bere baserrira odolkiak egiten laguntzera joan zenean. Baserrian, gauez, tiroak entzun zituzten eta gero, bi orduz, gizon baten oihuak, laguntza eskatzen; bera baserritik atera eta laguntza ematera joan nahi zuen, baina bere emazteak ez zion utzi, hilko zutelakoan. Bestaldetik, bere aitak herriko igeltzero guztientzat harea ekartzen zuen handik, Bartzalekutik (seme-alabak laguntzera joaten ziren askotan). Behin, karroan zihoazela, behiak gelditu ziren eta zapata baten muturra ikusi zuen, lurra mugitu eta hanka bat ikusi zuen. Ordutik aurrera beste zonaldera joaten zen harea bila.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-018-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserritar batek kontatu zion Iturengo medikua, Berako gizon bat eta hirugarren bat Bartzalekun fusilatu zituztela. Urte batzuk pasatuta kontatu zion gizonak, bere baserrira odolkiak egiten laguntzera joan zenean. Baserrian, gauez, tiroak entzun zituzten eta gero, bi orduz, gizon baten oihuak, laguntza eskatzen; bera baserritik atera eta laguntza ematera joan nahi zuen, baina bere emazteak ez zion utzi, hilko zutelakoan. Bestaldetik, bere aitak herriko igeltzero guztientzat harea ekartzen zuen handik, Bartzalekutik (seme-alabak laguntzera joaten ziren askotan). Behin, karroan zihoazela, behiak gelditu ziren eta zapata baten muturra ikusi zuen, lurra mugitu eta hanka bat ikusi zuen. Ordutik aurrera beste zonaldera joaten zen harea bila.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia