Rufino Arrola Ibergarai Andrakako errementaria

Lemoiz (Bizkaia) (1909-1996)

Biografia

Mungian jaioa; hamar urterekin joan zen Lemoizko Andraka auzora. Ama Jatabekoa zuen eta aita Mungiakoa. Bederatzi urterekin soinua jotzen ikasten hasi zen. Hamalau urterekin bere lehenengo plaza eduki zuen urtebetez Lezaman, Karlos Matxain pandero-jotzailearekin batera. Eta, ondoren, beste hainbat plaza izan zituen. 18 urte zituela, errementari eta ferratzaile lanean hasi zen eta soinua alde batera utzi zuen. 40 urtez soinurik gabe egon zen. Bitarte horretan 11 seme-alaba hazi zituen. 58 urterekin soinua erosi eta berriz hasi zen jotzen. Ordutik aurrera hainbat erromeria eta txapelketatan parte hartu zuen. IRALEko irakasle eta ikasleek 1986an elkarrizketa egin zioten Barrikan eta trikiti-pieza batzuk ere jo zituen Eusebio Rueda `Eusebito´k lagunduta.

Zintak

KodeaDataProiektua
LMZ-005 1986 IRALEren Bizkaiera Bilduma
LMZ-007 1986 IRALEren Bizkaiera Bilduma

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Lehenengo plaza Lezamakoa, Matxainekin batera Bideoaren ikonoa
2 Bizikletan ibiltzeko zaletasuna Bideoaren ikonoa
3 40 urte soinurik gabe; Donostiara soinua erostera Bideoaren ikonoa
4 Txapelketen hasiera Urdulizen Bideoaren ikonoa
5 Garai bateko erromerietan hiru-lau soinu-jotzaile Bideoaren ikonoa
6 Trikitia, Rufino Arrola eta Eusebitoren eskutik Bideoaren ikonoa
7 Trikitia Bizkaitik Gipuzkoara Bideoaren ikonoa
8 Pianozko soinuarekin ezin moldatu Bideoaren ikonoa
9 Erromeria elurretan; garai bateko umorea Bideoaren ikonoa
10 Santa Ageda batzen eta ezkontzetan Bideoaren ikonoa
11 Gerraostean etxea eta lur-saila ordaintzeko arazoak Bideoaren ikonoa
12 Katua bere atzetik beti Bideoaren ikonoa
13 Trikitia, Rufino Arrola eta Eusebitoren eskutik Bideoaren ikonoa
14 Porrusalda, Rufino Arrola eta Eusebitoren eskutik Bideoaren ikonoa
15 Trikitiarekin Euskal Herritik kanpora Audioaren ikonoa
16 Inguruko herrietako euskara Audioaren ikonoa
17 Euskara batua ikasi beharrean, herrikoa "konpondu" Audioaren ikonoa
18 Pozik bizitzeko sekretua Audioaren ikonoa
19 Rufinok Bizkaiko trikitiaren etorkizuna nola aurreikusten zuen Audioaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia