Lemoiz

Bizkaiko Uribe-Kosta eskualdearen barne dago. Jatorriz Elizatearen herrigunea Urizar auzoa zen, eta geroago Andraka eta Armintza mugartetara zabaldu zen. Iparraldean Bizkaiko Golkoa dauka, mendebaldean Gorliz eta Plentzia, hegoaldean Gatika, hego-sortaldean Jatabe eta ipar-sortaldean Bakio. Orain urte batzuk Lemoiz ekialdean Mungiari zegokion. Lemoizek, berriz, Plentzia eta Gorliz artean dagoen Berreaga (Plentzia) lur-esparrua galdu zuen. 1970ko hamarkadan zentral nuklearraren inguruan gertatutako guztiarekin oihartzun handia hartu zuen herriak.

Argazkian Armintzako portua ageri da.

  • Hizlariak: 5
  • Zintak: 6
  • Pasarteak: 41
  • Transkribatutakoak: 1
  • Audioak: 5
  • Bideoak: 36

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia